Itsasadarretik irtendako kraken erraldoia, FANTen kartelean
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo dute, Bilboko Udalak antolatuta, eta aurtengo irudiaren protagonista kraken erraldoi bat izango da, ozeanoetako hondo sakonetan bizi den munstro mitologikoa.
Oraingoan, "krakenak Bilboko Itsasadarreko ur garbietan aurkituko du etxe berria, eta bertatik irtengo da Pedro Arrupe igarobidearen ondoan, Abandoibarrako Pasealekuaren eta Unibertsitateen Etorbidearen artean", antolatzaileek azaldu dutenez.
Lanak aurkezteko epea
Lehiaketaren atalari dagokionez, Sail Ofizialeko kategorietakoren batean parte hartu nahi duten filmak aurkezteko epea martxoaren 15era arte irekita egongo da. Gainera, apirilaren 7ra arte luzatu da trailer faltsuen lehiaketaren hirugarren ediziora lanak aurkezteko epea.

Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da