Serien jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Seriesland jaialdiak 'Star Wars' saga omendu du aurtengo kartelean

Leia printzesa baserritar bihurtu dute; Luke eta Han Solo, dantzari; eta Darth Vader Gargantua da. Urriaren 22tik 27ra izango da jaialdiaren laugarren edizioa.
Seriesland Bilbao jaialdiaren kartela. Argazkia: Seriesland Bilbao.

Urtero bezala, Bilbao Seriesland jaialdiak zinema eta telebistako historiaren parte bihurtu den film edo sail bat omendu du. Oraingo honetan, kartela Star Wars filmeko jatorrizko irudian oinarrituta dago, baina Euskal Herrira moldaturik, Bilboko eta Euskal Herriko kulturako elementuekin.

Horrela, Leia printzesa baserritar bihurtu da, eta Luke eta Han Solo, dantzari. Darth Vader, berriz, Gargantua da, eta Heriotzaren Izarra, Bilboko Udaletxearen aurrean dagoen «Variante ovoide de la desocupación de la esfera» eskultura, Jorge Oteiza artistarena.

Munduko 200 sortzailek baino gehiagok hartuko dute parte laugarren edizio honetan, eta inoiz baino internazionalagoa izango da, 25 herrialdetatik etorritako lanak ikusi ahalko baitira.

Urriaren 22tik 27ra egingo dute jaialdiaren laugarren edizioa, eta 50 ekintza baino gehiago izango ditu: emanaldiak, aurkezpen profesionalak, ekitaldiak…

SERIESLAND Bilbao 2018 kartela cartel

Albiste gehiago zinema

Nagore Aranburu eta Jose Ramon Soroiz, "Maspalomas"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Maspalomas” Moriartitarren film berriaren lehen irudiak

Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik (Marco, La trinchera infinita, Handia, Loreak…) zuzendu duten filmaren protagonistak Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira. Vicenteren bizitza du kontagai: Kanarietan bizitzaz gozatzen ari dela, Donostiara itzuli beharko du eta, adinekoen etxe batean sartzen dutenean, homosexuala dela ezkutatuko du. EITBren parte-hartzea duen filma irailaren 26an iritsiko da zinema aretoetara. 

Louis Garrel Zinemaldia Efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irusoinek Nanni Morettiren film berrian parte hartuko du

"Succederà questa notte" Louis Garrel eta Jasmine Trinca protagonista dituen filmaren zati bat Bruce Springsteenek larunbatean Anoetan emandako kontzertuan filmatu zen. Lantaldea uda ostean Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.

Korterraza 2024, Artium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korterrazak aire zabaleko zinema aretoa zabalduko du Gasteizen

Uda osoan, 47 saio egingo ditu film laburren jaialdiak Araba osoan, eta gaurdanik, ekainak 25, hilaren 28ra Gasteizen, Izaskun Arrue Kulturgunean eta Artium museoaren barruko plazan, bilduko du zinema eta musika programazioa.

Gehiago kargatu