Punto de Vista jaialdiak bertoko eta nazioarte osoko artistei begiratuko die
Punto de Vista jaialdiaren hamahirugarren edizioa martxoaren 11tik 16ra egingo dute, eta, zazpi ataletan, denetariko proposamenak sartuko dituzte, hala nola Marcia Hafifen inguruko atzera begirako erakusketa bat, zinemagileen eta programatzaileen arteko topaketak eta Robert Beavers, John Price eta Luke Fowlerren lanak.
Punto de Vistaren proposamenaren barruan daude Sail Ofiziala (1160k eman dute izena, mundu osotik); Atzera Begiradak, ezinbesteko zinemagileen lanari; eta Dokbizia, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena.
Punto de Vista Lab atala jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazioa da, Foku Garaikideek nazioarte mailako zinemagile azpimarragarrien saio monografikoak eskainiko dituzte; eta Saio Bereziak atalak bestelako ekintzak proposatuko ditu.
Azkenik, Hezkuntza Programa handitzeko apustua egin dute antolatzaileek, publiko berriengana iristeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da