25. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘The hole in the ground’ Lee Croninen filma garaile, Fanten

Irlandar zinemagilearen opera primak irabazi du film onenaren saria Bilboko zinemaldian. Euskal film labur onena ‘Amargo era el postre’ Diego H. Kataryniuken lana izan da.
'The Hole in the Ground'
'The Hole in the Ground' ekainean estreinatuko da Hegoaldeko zinema aretoetan

The Hole in the Ground Lee Cronin irlandar zinemagilearen lehen film luzeari eman dio film onenaren Fant 2019 saria Gary Sherman zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarrak, Rocío Moreno Malagako Zinemaldi Fantastikoaren zuzendariak eta Diana Peñalver antzezleak osatutako epaimahaiak, Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 25. edizioan.Film laburren atalean, euskal film labur onenaren saria Diego H. Kataryniuken Amargo era el postre lanak eraman du, “suspense istorio probokatzailea sortzeko zuzendaritza, gidoi, argazkilaritza, arte zuzendaritza, jantzi eta makillaje sailen arteko konbinazio egokia” lortu duelako. Ikusleen saria ere merezi izan du pelikula horrek, gainera.La Noria Carlos Baenaren animaziozko filmari eman dio epaimahaiak film labur onenaren saria, eta Sail Ofizialeko ikus-entzuleen film luze onenaren saria One Cut of the Dead Shin’chihirô Ueda japoniarraren lanak lortu du.Euskal Aktoreen Batasunak Paola Bontempiri eman dio euskal film laburren antzezpen onenaren saria, El fin de todas las cosas film laburrean Norma Vila gorpuzteagatik.Horrez gain, El increíble finde menguante Jon Mikel Caballero nafar zinemagileak zinema aretoetan ostiral honetan estreinatuko duen lanak Euskal Gidoilarien Elkarteak ematen duen gidoi onenaren saria eta Fas zine klubak emandako zuzendaritza berritzailearenaren saria lortu ditu.Sari banaketa, ostiraleanFanten 25. edizio honetako sariak banatzeko ekitaldia ostiralean, hilak 10, egingo dute, Guggenheim museoko auditorioan. Ekitaldi horretan, J.A. Bayonari FANTastikoaren Izarra saria emango diote, eta Guillermo de Oliveirari Fantrobia saria.Larunbatean, aurtengo lan saritu guztiak eskainiko dituzte berriro BBK Aretoan.FANT 25EKO FILM LUZE IRABAZLEA: “The Hole in the Ground” (Bosque maldito), (Irlanda, 2019), Lee Cronin.Film Luze Onenaren ikus-entzuleen FANT 25 saria: “One Cut of the Dead” (Japonia, 2018), Shin’chihirô Ueda.FANT LABURREAN SARIAK:Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria: “La Noria” (2018, 12 min), Carlos Baena.Euskal Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria: “Amargo era el postre” (2018, 19 min), Diego H. Kataryniuk Di Costanzo.Film Labur Onenaren ikus-entzuleen saria: “Amargo era el postre” (2018, 19 min), Diego H. Kataryniuk Di Costanzo.SEKZIO OFIZIALEKO GIDOI ONENAREN SARIA (EUSKAL GIDOILARIEN ELKARTEAK EMANDAKOA): “El increíble finde menguante” (Espainia, 2019), Jon Mikel Caballero.· Aipamen berezia: “One Cut of the Dead” (Japonia, 2018), Shin’chihirô Ueda.SEKZIO OFIZIALEKO ZUZENDARITZA BERRITZAILEENAREN SARIA (FAS ZINE KLUBAK EMANDAKOA): “El increíble finde menguante” (Espainia, 2019), Jon Mikel Caballero.EUSKAL FANT LABURREAN SEKZIOKO ANTZEZPEN ONENAREN SARIA (EUSKAL AKTOREEN BATASUNAK EMANDAKOA): Paola Bontempi, Norma Vilaren “El fin de todas las cosas” filmarengatik.FANTROBIA 2019 SARIA: Guillermo de Oliveira.FANTASTIKOAREN IZARRA 2019: Fred Dekker eta J.A. Bayona.PANORAMA SEKZIOKO FILM LUZE ONENAREN SARIA: “Escombros” (Espainia, 2018), Álvaro Pita.PANORAMA SEKZIOKO FILM LABUR ONENAREN SARIA: “Switch”, (Belgika, 2018), Marion Renard.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X