16 filmek osatuko dute Donostiako Zinemaldiko Made in Spain saila
Donostiako Zinemaldian Espainiako zinemagintzaren erakuskari den Made in Spain sailean, 16 ekoizpen izango dira; batzuk Malagako zinema-jaialdian aurkeztu dituzte, beste batzuk estreinaldiak dira. Horiekin batera, ibilbide luzeko zuzendarien lanak ere izango dira, esaterako, Pedro Almodovarren eta David Truebaren pelikulak.
Jaialdiaren 67. edizioan, Zinema Akademiak Hollywoodeko Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratutako hiru pelikula finalistak proiektatuko dituzte: Dolor y gloria eta Buñuel en el laberinto de las tortugas, Made in Spain sailean, eta Alejandro Amenábarren Mientras dure la guerra, Sail Ofizialeko lehiaketan.
Zubiak, Jon Sistiaga kazetariak eta Alfonso Cortés-Cavanillas errealizadoreak Euskal Herrian zubiak berregiteko beharrari buruz zuzendu duten dokumentala Zinemaldian izango da. Historias de nuestro cine, Antonio Resinesek eta Ana Pérez-Lorentek zuzendutako lehen filma ere ikusteko aukera izango dute donostiarrek; horretan Espainiako zinemaren hainbat zuzendari, aktore eta ekoizleren lekukotzak bildu dituzte.
Si me borrara el viento lo que yo canto izenburupean, Canciones de la resistencia española grabatzeko prozesua birsortu du David Truebak. Chicho Sánchez Ferlosiok 60ko hamarkadaren erdialdean ateratako album hori Espainiako protesta-abestiak biltzen dituen lehen diskotzat hartzen da. Sánchez Ferlosio artista librearen izaera islatu nahi duen film horren munduko estreinaldia Donostian izango da.
Gainera, Dolor y gloria berrikusteko aukera eskainiko du Zinemaldiak. Lan horretan, gainbeheran dagoen zinema-zuzendari baten profila zirriborratu du Pedro Almodovarrek. Filma Cannesko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta Antonio Banderas protagonistak gizonezko aktore onenaren saria eskuratu zuen. Bestalde, La reconquista (2016) filmarekin Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu ostean, La virgen de agosto aurkeztuko du Jonás Truebak, abuztuan Madrilen geratzeko erabakia fede-egintza bihurtuko duen hogeita hamar urteko emakume baten gorabeheren berri emateko. Lanak epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Karlovy Varyko zinema-jaialdian. Gainera, Javier Ruiz Calderak berriz proiektatuko du Superlópez, Sitgeseko zinema-jaialdian estreinatu eta gero. Borja Cobeagak eta Diego San Josek Janen komikiko superheroi famatuan oinarrituta idatzitako komedian, Dani Rovirak bete zuen protagonistaren papera.
Los días que vendrán fikzio-film luzean, zinegilean zuzentzen duen hirugarrenean, haur bat espero duen bikote baten pozak eta beldurrak kontatuko dizkigu Carlos Marqués-Marcetek. 10.000 KM (2014) filmarekin zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi ondoren, Rotterdamgo zinema-jaialdian estreinatu zuen azken lan hori, eta Malagan garaile handiena izan zen; izan ere, Urrezko Biznaga eta Zilarrezko bi Biznaga eraman zituen, bata María Rodríguez Soto aktorearentzat eta bestea beretzat.
Bestalde, Víctor Morenok bere azken film luzearekin parte hartuko du sail berean. La ciudad oculta-k galeriaz, zientzia fikzioko traza duen bidaia batean, tunelez eta estoldaz osatutako lur azpira eramango du publikoa. Besteak beste, Amsterdam, Sevilla eta San Franciscoko zinema-jaialdietatik igaro da filma. Era berean, El viatge de la Marta (Staff Only) ikusi ahalko da; Neus Ballúsek zuzendutako bigarren lana da, La plaga-ren (2013) ostean. Berlingo Panorama sailean egin zuen estreinaldia, eta Malagako lehiaketan parte hartu zuen. Horretan, Sergi Lopez, Elena Andrada eta Ian Samso aritu dira, oporraldia Afrikako resort batean igaroko duen familia baten istorioa kontzatzeko.
Animazioaren alorrean, ibilbide luzea egin du Salvador Simok. Oraingoan, Buñuel en el laberinto de las tortugas aurkeztuko du, Fermín Solísek Las Hurdes, tierra sin pan (1933) lanaren filmaketari buruz idatzitako izen bereko komikiaren egokitzapena. Adán Aliaga eta Álex Lora, berriz, euren aurreko lan batetik abiatu dira; The Fourth Kingdom (2018) film laburrean oinarrituz, New Yorkeko komunitate marjinal bateko eguneroko bizitza islatu dute El reino de los plásticos film luzean. Lan hori Guadalajara (Mexiko), DokumentaMadrid eta Amsterdamgo zinema-jaialdietan saritu dute, besteak beste, eta Malagako zinema-jaialdian ere izan zen, hurrengo bi filmak bezala: David Fernández de Castroren eta Marc Parramonen Me llamo violeta, gazte transgeneroek eta haien familiek bizi dituzten zailtasunei buruzkoa, eta Marta Lallanaren eta Ivet Casteloren Ojos negros, Zonazine sailean Zilarrezko Biznaga irabazi zuen filma.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiaren zuzendari berria aukeratzeko lehiaketa publikoa hasi da
Jose Luis Rebordinosek 2026ko abenduaren 31n utziko du zinema jaialdiaren gidaritza, eta haren ordezkoa “goi mailako unibertsitate titulua, ingeles maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna dituen pertsona bat” izango da.
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.