"El hoyo" Euskal filma, ikusiena Netflixen AEBn eta Espainian
El Hoyo Galder Gaztelu-Urrutia bilbotar zinemagilearen opera prima da, Ameriketako Estatu Batuetan Netflixen gehien ikusi dena, baita Espainian eta beste herrialde askotan ere, Basque Films ekoiztetxeak iragarri duenez.
Filma azaroaren 7an estreinatu zen Espainiako zinema-aretoetan, Sitgeseko fantasiazko zinema jaialdian film onenaren, zuzendari berriaren eta publikoaren sariak lortu ondoren.
Joan den martxoaren 20an Netflixera iritsi zen, eta lehen egunean ikusiena izan zen Espainian. Orain postu hori Ameriketako Estatu Batuetara iritsi da The Platform (plataforma) izenarekin.
Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren opera prima da, Bilboko Zorrotza auzoan filmatutakoa, eta Ivan Messague aktore bizkaitarra, Zorion Eguileor aktore beteranoa eta Antonia San Juan ditu protagonista.
Argumentua zientzia-fikziozkoa eta xumea da: espetxe bertikal bat, pisu bakoitzean bi preso dituena, erdian zulo batez lotuta (izenburuaren zuloa). Presoek goiko ziegako presoek uzten dietena baino ezin dute jan, beherantz doan mahai-plataforma batean, hasieran janariz gainezka, azkenean hutsik.
Klase borrokaren metafora bat, konfinamendu garai hauekin lotzen duena, eta munduan 167 milioi harpidedun dituen plataforma batean arrakasta duena.
Albiste gehiago zinema
Jim Jarmuschek irabazi du Veneziako Urrezko Lehoia, 'Father Mother Sister Brother' filmarekin
The voice of Hind Rajab filmak, Israelen eraso batean sei urteko neskato palestinar baten heriotza kontatzen duenak, Zilarrezko Lehoia eskuratu du Veneziako 82. Zinemaldian, epaimahaiak zuzendari onenari ematen dion saria.
Donostiako Zinemaldiak "Netanyahuren gobernua gauzatzen ari den sarraski ikaragarriak" arbuiatu ditu
Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko Komunikazio arduradunak "Gazako genozidioari buruz" manifestua irakurri du gaur, Zinemaldiaren 73. edizioaren aurkezpen ekitaldian.

Juliette Binoche, Matt Dillon, Colin Farrell, Richard Linklater eta Renate Reinsve Zinemaldira etorriko dira
J. A. Bayona kataluniar zuzendaria izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua. Paul Dano, Maria de Medeiros, Erward Berger, Claire Denis, Agnieszka Holland eta Ron Perlman ere etorriko dira Donostiara, besteak beste, Esther García eta Jennifer Lawrence Donostia saridunez gain.
Ikusi “Hombre bala” Mikel Erentxuni buruzko dokumentalaren trailerra
Anuska Ariztimuñok zuzendu duen pelikula Zinemaldian estreinatuko dute, eta donostiar musikariaren “alderik humanoena, arrakasta goiztiarra, artista moduan lupetzatik egindako zeharkaldia eta senide eta lagunekiko harremana” erakusten du.
Euskal zinemako lau film ertain historiko eta Stanley Kubricken zein Manoel de Oliveiraren lanak, Klasikoak sailean
Zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituen atalak Ehun metro, Hamaseigarrenean aidanez, Zergatik panpox eta Oraingoz izen gabe euskal klasikoen bertsio zaharberrituak aurkeztuko ditu, besteak beste.
Mirentxu Loyarte zinemagilea zendu da
Iruindar zinemagileak “Irrintzi” filma zuzendu zuen 1978an. Iratxe Fresneda zuzendariak haren lana arakatu zuen Irrintziaren oihartzunak 2016ko pelikulan.
EITBk Zinemaldiari emandako babesa berritu du, euskal ekoizpenek presentziarik handiena duten urtean
25 lanek dute EITBren parte-hartzea, tartean, Sail Ofizialean proiektatuko diren euskarazko hirurek: Maspalomas eta Karmele filmek eta Zeru ahoak serieak. Euskal zinemaren presentzia historikoa izango da Zinemaldiaren 73. edizioan.
Esku baten historia
Iban Toledo eta Oroitz Zabala Eraukon, Eskuaren mintzoa Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala filmatzen ari dira, eta azaroan bukatu nahi dute urtebeteko lana. Lanak EITBren parte-hartzea du.
Animadebak 18. urtebetetzea ospatuko du irailaren 3tik 6ra
Nazioarteko film laburren lehiaketa eta haur zein helduentzako film luzeak egongo dira, baita kontzertuak ere, adin nagusitasuna ospatzeko. Michaël Dudok de Witt herbeherear zuzendariak jasoko du ohorezko saria, eta Begoña Vicariok, EITB saria.
“27 noches”ek ireki eta “Winter of the Crow”k itxiko dute Zinemaldiko Sail Ofiziala
Inaugurazio eta amaiera galetarako eta Jennifer Lawrenceri Donostia saria emateko galarako sarrerak bihar jarriko dira salgai, asteartearekin. Inaugurazio gala Silvia Abrilek, Toni Acostak eta Itziar Ituñok aurkeztuko dute, eta itxiera gala, Itsaso Aranak.