“Euskal zinema, Garena”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EITBk Zinemaldiari emandako babesa berritu du, euskal ekoizpenek presentziarik handiena duten urtean

25 lanek dute EITBren parte-hartzea, tartean, Sail Ofizialean proiektatuko diren euskarazko hirurek: Maspalomas eta Karmele filmek eta Zeru ahoak serieak. Euskal zinemaren presentzia historikoa izango da Zinemaldiaren 73. edizioan.

Iragarkia
18:00 - 20:00

EITB eta Donostia Zinemaldiaren arteko babesletza sendotu eta indartzeko hitzarmena berritu dute asteazken honetan Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak, Tabakaleran egin den ekitaldian. Zinemaldiari babesa ematea ez ezik, euskal zinema sustatu eta indartzea da lankidetzaren helburua.

Aurten, euskal zinemaren presentzia historikoa izango da, eta bai EITBren zuzendari nagusiak eta bai Donostia Zinemaldiaren zuzendariak euskal zinemaren une gozo hori azpimarratu dute. 38 euskal ekoizpenek parte hartuko dute edizio honetan: horietatik 25etan EITBk hartu du parte; 18 euskarazkoak dira, eta 14, emakume zuzendarien lanak.

Zehatzago esateko, Sail Ofizialean euskarazko hiru lan ditugu, eta hiru-hirurek dute EITBren parte-hartzea: batetik, Maspalomas eta Karmele filmak; bestetik, Zeru Ahoak, ETBn eta PRIMERANen irailaren amaieran ikusiko dugun fikziozko seriea. Historikoa da, halaber, aipatutako Zeru Ahoakek, euskarazko serie batek, lehenengo aldiz Sail Ofizialean parte hartzea.

Euskal Zinemaren Gala Handia ezinbesteko hitzordua izango da euskal eragile guztientzat, irailaren 23an, Victoria Eugenia Antzokian. Aktoreak, zuzendariak, gidoilariak, kamerak eta talde tekniko eta artistikoak batu eta goraipatzea xede duen ekitaldia Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreek aurkeztuko dute. Bertan, EITBren Egile Berriak Saria jasoko du Sara Fantovak, Jone batzuetan bere lehenengo lanak izan duen arrakasta gailentzeko. Hirugarrenez banatuko du EITBk egile berrien talentua nabarmentzeko sortutako saria. Nobedade gisa, aurtengo ediziotik aurrera, Iñigo Aristegui artista donostiarrak sortu duen eskultura sari horien ikur bilakatuko da.

Euskal Zinemaren Galan, halaber, beste lau sari hauek banatuko dira: GIDOI + SGAE Euskal Herriko Gidoigile Onenaren Saria Borja Cobeagak jasoko du, Los aitas filmaren gidoiagatik; EAB Bultzada Saria, interpretazio lana aintzatesteko eta bultzatzeko saria, Miren Gaztañagak, bere aktore ibilbidearengatik; EZAE Saria Arantxa Etxebarriaren La infiltrada filmarentzat izango da, Euskadin arrakastatsuena izan den euskal produkzioko filma izateagatik, eta Zinemira Saria Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek jasoko dute. Zinemaldiak eta EPE-IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Independenteen Elkartea) urtero ematen dute sari hori, euskal zinemaren egile garrantzitsu baten ibilbidea aitortzeko.

Horrez gain, edizio honetako EITB Galak aurrestreinaldi handi bat eta zuzeneko musika dakartza, irailaren 21ean, Belodromoan. Ikus-entzunezko esperientzia paregabea izango da Gipuzkoa Heganen estreinaldia: pantaila erraldoian proiektatutako da, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean arituko diren Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobalu abesbatzaren zuzeneko musikak girotuta, eta Olatz Salvador arituko da.

Azkenik, Telebistak eta plataformak gure zinemaren eragile gisa izenburupean, irailaren 22an, EITBren eskutik eta euskal ikus-entzunezko sektorearekin egingo den jardunaldi profesionala. Urtero, Estatuko telebista publiko zein pribatu eta streaming plataformarik handienen hitzordua bilakatu da jardunaldi profesional hau. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV7967. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/09/2026.- La subdirectora del Zinemaldia, Maialen Beloki (i), posa junto al cineasta, Jaime Chávarri (2d), el escritor, Enrique Vila-Matas (c), el director de EQZE, Carlos Muguiro (d), y la responsable de Artxiboa, Irati Crespo (2i), durante la inauguración de la exposición 'Una actitud de defección. El gesto que cambió el rumbo del Festival de San Sebastián (1976)', con la que retrocede medio siglo para recordar cómo influyó en la democratización del certamen la retirada de 'El desencanto', la película de Jaime Chávarri sobre la familia Panero. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen "El desencanto" filmaren atzerabegirakoa ekarri du gogora erakusketa batek

Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko hautatu bazuten ere, Guardia Zibilak Josu Zabaleta gaztea hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen, protesta gisa. Aurten, lan horrek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, erakusketa bat inauguratu dute gaur, dokumentu argitaragabeekin, historia horren erakusgarri.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X