Carpenterren eta Joon-horen klasikoak eta Galder Gaztelu-Urrutiari saria, FANTean
30 monedas Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilearen telesailaren proiekzio berezia eta John Carpenter estatubatuarraren eta Bong Joon-ho korearraren pelikula klasikoak eskainiko ditu, besteak beste, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioak. Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero.
Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena.
Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko.
Alex de la Iglesia
Azaroaren 8rako, 30 monedas Alex de la Iglesiaren telesailaren (HBO) proiekzio berezia prestatu du jaialdiak, eta, hilaren 10ean, zuzendari horren La comunidad pelikula eskainiko dute, estreinatu zeneko 20. urteurrenean.
Fant Maisuak atalean, azpimarratzekoa den programazioa aurkeztu dute: John Carpenter estatubatuarraren (The thing), Donald Cammel britainiarraren (White of the Eye) eta Bong Joon-ho korearraren (Parasites) pelikulak emango dituzte.
Film laburrak
Film laburrek pisu handia izango dute berriz ere Fanten programazioan: 22 lan (10 euskaldunak) lehiatuko dira film labur onenaren eta publikoaren sarian. Jaialdia azaroaren 7an abiatuko dute Psycho Gorman Steven Kostanskiren film luzeak eta Dar-dar Paul Urkijoren film laburrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da