2deo serieak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tabakalerak serie-sortzaileentzako deialdia antolatu du

Hiru proiektu aukeratuek 6.000 euroko diru-laguntza eta Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosa adituen aholkuak jasoko dituzte.
Tabakalera
Tabakaleran hasiko den ekimena Zinemaldira iritsiko da irailean

Tabakalerak 2deo serieak deialdia aurkeztu du gaur, telesail-sortzaileen (ekoizleak eta gidoilariak) proiektuak tutorizatu, lagundu eta babesteko nazioarteko programa.

Hautatutako proiektu bakoitzak 6.000 euroko laguntza jasoko du garapenerako, eta, gainera, banakako aholkularitza izango ditu. Apiriletik irailera bitartean saio presentzialak eta online saioak egingo dira, eta talde bakoitzak gidoiaren analisia eta berridazketa, proiektu bakoitzaren ekoizpen  eta banaketa estrategia eta eszenaratzea landuko ditu.

Saio osoan zehar aukeratutako hiru proiektuen jarraipena egingo duten hiru aholkularik lagunduko dute prozesu osoa: Aitor Gabilondo, Christine Vachon eta Xabier Berzosa.

Programaren azken zatia Donostia Zinemaldiaren datorren edizioan izango da, topaketa profesionalekin osatutako agenda baten barruan. Taldeek beren proiektuak sektoreko agente garrantzitsuei aurkezteko aukera izango dute bertan.

Proiektuak jasotzeko epea 2021eko otsailaren 5etik martxoaren 8ra bitartean egongo da zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X