Donostiako Zinemaldiak 50eko eta 60ko hamarkadetako hegokorear filmak erakutsiko ditu
Donostia Zinemaldiak Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa atzerabegirakoa eskainiko du 69. edizioan. 50eko eta 60ko hamarkadetako hamar film erakutsiko ditu pandemia dela eta iaz bertan behera gelditu zen zikloak, eta liburu monografiko bat ere landuko da.
Hego Koreakoa zinema garaikideko erreferente bihurtu da, baina zinematografia hartako historia ezezagun samarra da oraindik. 90eko hamarkadatik aurrera ekoitzitako tituluak baino ez ditugu ezagutzen, oro har.
Zikloak bere gain hartuko duen garaian, publiko handiak eskatzen zuen zinema popularra ekoizteko gai izan zen industria zinematografiko bat garatu zen Hego Korean.
Zikloa osatzen duten filmen artean, garai hartako entzutetsuenetako batzuk daude: Hanyeo / The Housemaid (1960) Kim Ki-young-ena, Hego Koreako zinemaren historiako maisulantzat hartua; Hego Koreako gerraosteko bizimoduaren kronika gogor eta errealistak, hala nola Ji-okhwa / The Flower in Hell (1958) eta Obaltan / Aimless Bullet (1961); eta Gwiro / Homebound (1967), Angae / Mist (1967) eta Hyu-il / A Day Off (1968) melodrama klasikoak.
Beste genero batzuetako filmak ere izango dira, hala nola film noir-eko Geom-eun meori / Black Hair (1964), Ma-ui gyedan / The Devil's Stairway (1964) thrillerra eta Maenbal-ui cheongchun / The Barefooted Young (1964), gazteentzako filma.
Gainera, irailaren 10etik 30era bitartean, Koreako Kultur Festibala izango da Donostian; besteak beste, ikuskizunak, kontzertuak, erakusketak, ipuin kontalariak eta jardunaldi gastronomikoak egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.