Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic eta Claire Simon, Zinemaldiaren Sail Ofizialean
Laurent Cantet, Terence Davies, Lucile Hadzihalilovic, Claudia Llosa eta Claire Simon izango dira Donostiako Zinemaldiko 69. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko direnetako batzuk.
Gainera, irailaren 17tik 25era bitartean egingo den jaialdian, Alina Grigorek, Zhang Jik eta Tea Lindeburgek lehenbiziko filmak aurkeztuko dituzte, eta Ines Barrionuevok laugarren lana erakutsiko du.
Laurent Cantetek Zinemaldiko New Directors Saria eskuratu zuen Ressources humaines (1999) filmarekin, eta, harrezkero, hainbatetan parte hartu du Perlak sailean. Gainera, Entre les murs (2008) lanarekin Urrezko Palma eskuratu zuen Cannesen.
Terence Daviesi atzerabegirakoa eskaini zion Zinemaldiak 2008ko edizioan, eta hirugarren aldiz arituko da Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian; aurretik, The Deep Blue Sea (2011) eta Sunset Song (2015) filmekin parte hartu zuen.
Lucile Hadzihalilovicek ere New Directors Saria eskuratu zuen Innocence (2004) estreinako filmarekin. Evolution (2015) bere bigarren film luzearekin Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta oraingoan Earwig aurkeztuko du, Brian Catling idazlearen eleberriaren egokitzapena.
Claudia Llosa lehenbizikoz lehiatuko da Sail Ofizialean, Distancia de rescate / Fever Dream lanarekin. Aurretik, Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza irabazi zuen La teta asustada (2009) filmarekin.
Claire Simonek Vous ne désirez que moi / I Want to Talk about Duras lana aurkeztuko du, Michèle Manceaux kazetariak Yann Andrea Marguerite Duras idazlearen azken urteetako maitalearekin izandako elkarrizketa bat.
Bestalde, Ines Barrionuevok Camila saldrá esta noche bere laugarren film luzearekin parte hartuko du lehiaketan, eta beren lehen filma aurkeztuko dute Alina Grigore aktore eta gidoigile errumaniarrak (Crai nou / Blue Moon), Zhang Jik (Ping Yuan Shang De Mo Xi / Fire on the Plain) eta Tea Lindeburgek (Du som er i himlen / As in Heaven).
Zure interesekoa izan daiteke
Filmen soinuak non, emakumeak han
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente.
Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.
"Los domingos" eta euskal aktoreak garaile, Feroz sarietan
Alauda Ruiz de Azuaren lanak film onenaren, gidoi onenaren, zuzendari onenaren, aktore protagonista onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren sariak lortu ditu. Gizonezko aktore onenen sariak Jose Ramon Soroizek eta Kandido Urangak eskuratu dituzte.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Elena eta Telmo Irureta Borjako eccehomoa zaharberritu zuen emakumeari buruzko filmaren protagonistak izango dira
Bixagu euskal ekoiztetxea eta Malagako La Cochera etxea Cecilia. La historia del Ecce Homo de Borja pelikulan lanean ari dira, Cecilia Gimenez Borja Zaragozako herriko elizan fresko bat asmo onez baina ahalmen urriz zaharberritu zuen emakumearen gaineko “begirada intimo eta hunkigarri” batean.
"Benetako istorioak", Fipadoc Biarrizko jaialdian
Bederatzi egunean, 150 film ikusteko aukera izango da Lapurdiko udalerrian. Espainiako eta Portugalgo lanei garrantzi berezia eman diete egitarauan, eta hainbat euskal ekoizpen izango dira, hala nola Idi film laburra eta Akelarre plaza taldearen inguruko dokumentala.
Gautu zen derrepentean Errenteriako Kapitanenea kalean
Jantzien Museoak zinemarekiko zerikusi erabatekoa duen aldi baterako erakusketa estreinatu du Errenterian. Lehenbizikoa! Hainbeste urte pasa eta gero!
Euskal zinemak garai eztia bizi du: zeintzuk dira arrakastaren gakoak?
Azken Goya sarietan 47 izendapen lortu dituzte euskal ekoizpenek. Hala ere, arrakasta hau ez da soilik azken urte honetako kontua. Duela urte batzutatik hona, ekoizpenak ugaritu egin dira eta aretoetan zein sariketetan emaitza onak lortzen ari dira.
Zinemasteak hamar euskal pelikula eskainiko ditu Gasteizko bere egoitza berrian
Euskal zinemaren jaialdiak hamar film proiektatuko ditu urtarrilaren 23tik 30era Vital Fundazioak Posta kalean duen espazio berrian. Amaiera gala eta sari banaketa hilaren 31n egingo dute, Europa jauregian.
Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"
Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".