Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zineman eta gizartean "berdintasuna oraindik urrun" dagoela deitoratu du Marion Cotillard aktore frantziarrak

18:00 - 20:00
Zineman eta gizartean "berdintasuna oraindik urrun" dagoela deitoratu du Marion Cotillard aktore frantziarrak
Onartu digu harrituta gelditu dela publikoaren jarrerarekin eta Penelope Cruzek saria eman izanarekin. Aktore eta abeslari frantziarra, berarentzat oso berezia den abesti baten zatitxo bat kantatzera animatu da. Halaber, eskerrak eman ditu atzo jasotako 2021eko lehen Donostia Sariagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X