Film laburren Gasteizko nazioarteko jaialdiak 53 lan erakutsiko ditu larunbatera arte
Film laburren Gasteizko nazioarteko jaialdiaren lehen edizioak 53 lan proiektatuko ditu Arabako hiriburuan apirilaren 4tik aurrera.
Kepa Sojo eta Sonia Palacios Icoff-Gasteizeko zuzendariek azaldu dutenez, 874 film labur jaso eta 53 aukeratu dituzte jaialdian lehiarako prestatu dituzte bi sailetarako.
Sail Ofizialean 30 pelikula egongo dira, eta Eusko-Araba izenekoan 14. Lehenengoan, fikzioa, dokumentalak eta animazioa izango dira ikusgai, besteak beste film luzeak sinatu dituzten hainbat zuzendariren eskutik, hala nola David Perez Sañudo, Mikel Rueda, Julia de Paz, Alauda Ruiz de Azua, Manu Gomez, Natxo Leuza, Amaia Remírez eta Raul de la Fuente.
Eusko-Araba sailean ikus-entzunezko euskal lanak erakutsiko dituzte, eta Nazioarteko atalean Cannesen, Sundancen, Ljubljanan, Oscarretan, Zinebin eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astean saritutako bederatzi lan izango dira ikusgai.
Icoff-Gasteizko epaimahiko kideak Judith Colell Kataluniako Zinema Akademiaren egungo presidentea, Belen Macias lau film luzeren zuzendaria eta Esteban Crespo Oscarretarako izendatuta egon den eta Goya sari bat irabazi duen zinemagilea dira.