Hamazazpi filmek osatuko dute 70. Zinemaldiko euskal ekoizpenen zerrenda
Hamazazpi filmek –hamahiru film luzek eta lau film laburrek– osatzen dute 70. Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EITB Galan banatuta egongo dira. Hamazazpi ekoizpen horietatik, hamar izango dira Euskal Zinemaren Irizar saria irabazteko lehiatuko direnak; sari hori 20.000 eurokoa izango da, eta saritutako filmaren ekoizleari emango zaio.
Zinemira sailak zazpi film hartuko ditu aurten, eta horietatik lauk Irizar Saria irabazteko aukera izango dute: Jabi Elortegiren (Bermeo, 1969) El vasco/Dear Grandma filmak, inaugurazio ekitaldian proiektatuko dena; Izaskun Arandiaren (Tolosa, 1972) My Way Out; Xuban Intxaustiren (Donostia, 1980) Gesto, eta Ander Iriarteren (Oiartzun, 1986) Karpeta Urdinak.
Beste hiru filmek osatuko dute Zinemiraren programazioa, baina lehiaz kanpo hartuko dute parte, Donostiako emanaldien aurretik estreinatu direlako: Alauda Ruiz de Azúaren (Barakaldo, 1978) Cinco lobitos/Lullaby; 918 gau, Arantza Santestebanena (Iruñea, 1979); eta Bi arnas, Jon Mikel Fernández Elorzarena (Donostia, 1983).
Halaber, Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehian izango dira Sail Ofizialean jada iragarrita zeuden bi film -Mikel Gurrearen (Donostia, 1985) Suro, Fernando Francoren (Sevilla, 1976) La consagración de la primavera- New Directors saileko pelikula bat –Maria Elorzaren (Gasteiz, 1988) A los libros y a las mujeres canto– eta Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa, Belodromoan estreinatuko dena.
Irailaren 20an (asteartean), Euskal Zinemaren Gala izango da Victoria Eugenia Antzokian, ETB1ek zuzenean eskainiko du. Bertan, Alberto Gastesiren (Donostia, 1985) Gelditasuna ekaitzean opera prima estreinatuko da. Egun bat geroago, toki berean, EITB Galaospatuko da. Bertan, Kepa Junkera berpiztu aurkeztuko da, Fermin Aiok (Algorta, 1973) zuzendua. Bi filma horiek ere Irizar Sarirako hautagaiak izango dira.
Halaber, Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartuko dute Kimuak programako bi film laburrek: batetik, Lur Olaizolaren Hirugarren koadernoa, Cinéma du Réel jaialdian estreinatu ondoren emango dena, eta Estibaliz Urresolaren Cuerdas, Cannesko Semaine de la critique atalean izan ondoren.
Lehendabizikoz, Nesten, zinema ikasleen film laburren lehiaketan, euskarazko bi euskal ekoizpen lehiatuko dira Nest Saria lortzeko: UPV/EHUko Nagore Muriel Letamendiaren (Villabona, 2000) Erro bi eta Elías Querejeta Zine Eskolako Mikele Landa Eigurenen (Bilbo, 1995) Noizko basoa.
Zinema-areto batean emango ez badira ere, Zinemaldian beste euskal ekoizpen batzuk ere egongo dira, proiektu-fasean dauden lanak, izango diren filmak, hain zuzen. Horrela, Helena Tabernaren Nosotros egitasmoa, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan; Karmele, Asier Altunarena, Una ballena, Pablo Hernando Esquisabelena, eta Baleazaleak, Baltasar Kormákurrena (izan ere, nazioarteko inbertitzaile eta talentu-ordezkarien eta tokiko ekoiztetxeen arteko lehen topaketan hartuko dute parte horiek, Spanish Screenings ekimenaren esparruan); eta Irati Gorostidik bere proiektua aurkeztuko du, Anekumen, Ikusmira Berriak egonaldi-programan industria zinematografikoko ordezkarien aurrean aurkeztua.
EITBren partehartzea
EITBk Zinemaldiko ekitaldi honetako hamar filmetan hartu du parte: El vasco, Gesto, Cinco Lobitos, 918 Gau, Kepa Junkera Berpiztu, Suro, La consagración de la primavera, A los libros y a las mujeres canto, Hirugarren Koadernoa, Cuerdas eta Black is Beltza II: Ainhoa.
Gainera, EITBk Euskal Zinemaren Gala eskainiko du ETB1en eta eitb.eus-en, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztuta oraingoan. Izaro abeslariaren emanaldia izango den gala honetan jaialdiko bi sari banatuko dira: Zinemira Saria eta Euskal Gidoigileen Elkartea Saria.
Biharamunean, hilaren 21ea, EITB Gala ospatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.