Glenn Close izango da Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko burua
Glenn Close aktorea izango da Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioko epaimahai ofizialeko burua. Estatubatuar aktoreaz gain, gainera, Juliette Binoche eta David Cronenberg Donostia Saria jasoko duten izarrak ere Donostian izango dira, baita Penelope Cruz (En los márgenes), Ricardo Darin (Argentina, 1985), Kazuo Ishiguro (Living), Vicky Krieps (Corsage), Diane Kruger eta Liam Neeson (Marlowe), Noemie Merlant eta Nahuel Perez Biscayart (Un año, una noche), Hanna Schygulla (Peter Von Kant) eta Olivia Wilde (Don't Worry Darling).
Closerekin batera, Antoinette Boulat casting zuzendari eta zinemagilea (Frantzia), Tea Lindeburg errealizadore eta gidoilaria (Danimarka), Matias Mosteirin ekoizlea (Argentina), Rosa Montero idazle eta kazetaria (Espainia), Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisuala (Lesoto) eta Hlynur Palmason zuzendari eta gidoilaria (Islandia) izango dira.
Halaber, filmak aurkeztera etorriko dira Sebastian Lelio (The Wonder), Ulrich Seidl Georg Friedrich aktorearekin (Sparta), Hong Sangsoo (Walk Up), Wang Chao (A Woman) eta Christophe Honore (Le Lycéen) –Vincent Lacoste eta Paul Kircher aktoreekin batera–, Neil Jordan, Claire Denis (Avec amour et acharnement), Louis Garrel (L'innocent) zuzendari, aktore eta gidoilaria, François Ozon (Peter von Kant) eta Thomas Salvador (La montagne). Alfonbra gorrian azalduko dira, halaber, Cristian Mungiu (R.M.N) eta Dardenne anaiak (Tori et Lokita).
Asiako zinema ordezkatuko dute Wang Chaok eta Hong Sangsook (Song Sunmi, Cho Yunhee eta Kwon Haehyo antzezleak lagun dituela) ez ezik, Hirokazu Koreedak, Erik Shiraik (Nowhere to go but everywhere) eta Takayuki Fukatak (Naname no rouka / Itchan and Satchan).
Latinoamerikatik iritsiko dira Santiago Mitre (Argentina, 1985), Diego Lerman (El suplente) -Juan Minujín eta Alfredo Castrorekin batera-, Laura Mora (Los reyes del mundo), Manuel Abramovich (Pornomelancolía), Santiago Loza (Amigas en un camino de campo), Natalia Beristain (Ruido), Andrés Di Tella (Diarios), Diego Céspedes (Las criaturas que se derriten bajo el sol / Les créatures qui fondent au soleil), Patricio Guzmán (Mi país imaginario), Manuela Martelli (1976), Carolina Markowicz (Carvão), Laura Baumeister (La hija de todas las rabias), Natalia Lopez Gallardo (Manto de gemas), Juan Pablo Gonzalez – Teresa Sanchez (Dos estaciones) aktorearekin batera–, Valentina Maurel (Tengo sueños eléctricos) eta Ana Cristina Barragán (La piel pulpo).
Espainiako Estatuko ordezkariei dagokienez, Alberto Rodriguez, Javier Gutierrez, Vicky Luengo, Jaime Rosales, Anna Castillo, Pilar Palomero, Fernando Franco, Emma Suarez, Isabel Coixet, Rodrigo Sorogoyen, Raul Arevalo, Isa Campo, Isaki Lacuesta, Juan Diego Botto, Fernando Leon de Aranoa, Antonio de la Torre, Ariadna Gil, Luis Tosar, Barbara Lennie, Natalia de Molina, Carmen Maura, Susi Sanchez, Carla Simon, Albert Serra, eta Eduard Fernandez bertaratuko dira, besteak beste.
Programazioa eta sarrerak
Programazioa astelehenean (hilak 5) argitaratuko du Zinemaldiak, eta, igandean (hilak 11), 09:00etan, jarriko dituzte salgai sarrerak, Zinemaldi Plazako online sistemaren eta leihatilen bidez, Kursaaleko beheko solairuan.
Iaz bezala, hilaren 11n (igandea) Zinemaldiaren lehen hiru egunetarako (ostirala 16, larunbata 17 eta igandea 18) sarrerak erosi ahalko dira; hilaren 12an, berriz, astelehen (irailaren 19a), astearte (irailaren 20a) eta asteazkenerako (hilaren 21a) sarrerak, eta horrela amaitu arte.
Sintonia berria
Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi konpositoreek sortutako Zinemaldiaren sintonia berria ere aurkeztu da 70. edizioko prentsaurrekoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.