Laura Mora, Hong Sang-soo eta Sebastian Lelio, Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehen izenen artean
Manuel Abramovich, Christophe Honore, Sebastian Lelio, Diego Lerman, Marco Martins, Laura Mora, Frelle Petersen, Hong Sang-soo, Ulrich Seidl eta Petr Václav zinemagileen azken lanak Zinemaldiaren 70. edizioko Sail Ofizialean lehiatuko dira irailaren 16tik 24ra. Gainera, Genki Kawamuraren eta Marian Mathiasen lehen filmak ere izango dira atal horretan.
Hala, film horiek guztiak batu zaizkie Zinemaldian Espainiako Estatuko filmak aurkezteko ekitaldian iragarritako filmei; hots, Suro Mikel Gurrea donostiarraren lehen film luzea; La consagración de la primavera (Fernando Franco) Telmo Irureta zumaiarra protagonista duen lana; La maternal (Pilar Palomera) eta Girasoles silvestres (Jaime Rosales).
Manuel Abramovich (Buenos Aires, 1987) zinemagile argentinarra bere laugarren film luzearekin lehiatuko da: Pornomelancolía / Pornomelancholia, sex influencer baten erretratua.
Christophe Honore (Carhaix-Plouguer, 1970) zuzendari frantziarra, Sail Ofizialean La belle personne / The Beautiful Person (2008) eta Non ma fille, tu n'iras pas danser / Making Plans for Lena (2009) erakutsi zituena, berriro lehiatuko da Le Lycéen / Winter Boy aita hil ondoren krisian sartuko den nerabe bati buruzko filmarekin. Aktoreen artean Paul Kircher, Vincent Lacoste eta Juliette Binoche daude.
Genki Kawamurak (Yokohama, 1979) alzheimerra duen emakume baten istorioa kontatzen digu Hyakka / A Hundred Flowers filmaren bidez.
Sebastian Lelio argentinarra (Mendoza, 1974), Gloria (2013) eta Una mujer fantástica / A Fantastic Woman (2017) filmen egilea, Sail Ofizialean estreinatuko da The Wonder lanarekin, XIX. mendearen erdialdean girotuta dagoen obrarekin: Irlandako herri batean, neskato batek hainbat hilabetean iraun du bizirik ezer jan gabe.
Diego Lerman argentinarra (Buenos Aires, 1976) berriz lehiatuko da Zinemaldian, oraingoan, El suplente / The Substitute filmarekin; Buenos Airesko aldirietako irakasle baten jazoerak biltzen ditu egilearen lan berriak.
Marian Mathias (Chicago, 1988) estatubatuarrak bere lehen film luzea aurkeztuko du; Runner filmak AEBetako midwesteko bi gazteren arteko topaketa du kontagai.
Marco Martinsek (Lisboa, 1972), bestalde, immigrazioaren drama jorratzen du Great Yarmouth-Provisional Figures pelikulan.
Laura Mora (Medellin, 1981) kolonbiarra bere bigarren film luzearekin itzuliko da Zinemaldira. Los reyes del mundo / The Kings of the World lana hiriko bost kale-mutil protagonista dituen ipuin subertsibo eta fantastikoa da.
Frelle Petersen (Aabenraa, 1980) zuzendari danimarkarra Resten af livet / Forever lanarekin lehiatuko da Zinemaldian: senar-emazte batzuek eta beraien alabak doluari aurre egin beharko diote.
Hong Sang-soo (Seul, 1960) 2016an Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours (2016) filmarekin zuzendari onenaren Urrezko Maskorra irabazi eta gero, Top / Walk Up filmarekin lehiatuko da aurten.
Bukatzeko, Ulrich Seidl austriarrak (Viena, 1952) Sparta filma jarriko du sarietarako bidean, eta Petr Vaclav (Praga, 1967) txekiarrak Il Boemo ekarriko du, Josef Myslivecek ardatz duen drama biografikoa, 1770eko hamarkadako opera italiarreko konpositore emankorrenetakoa izan zen musikagilea.
Gainera, lehiaketatik kanpo, La (très) grande évasion / Tax Me If You Can filmaren emanaldi berezia eskainiko da. Ekoizpen frantziar horretan, Yannick Kergoatek (Le Raincy, 1962) ihes fiskalaren zirkuituak arakatzen ditu, eskala handiko iruzurraren mekanismoak argitzeaz gain.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.