EUSKAL ZINEMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"20.000 especies de abejas" garaile, Malagako Zinema Jaialdian

Film onenaren Urrezko Biznaga jaso du Estibaliz Urresolaren lehen lanak eta Patricia Lopez Arnaiz gazteiztarrarentzat izan da, berriz, antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria, haur transexual baten amaren paperagatik.
El primer largometraje de la alavesa Estíbaliz Urresola sigue acumulando premios antes de su estreno en los cines. En el Festival de Málaga se ha hecho con la Biznaga de Oro a la mejor película y Patricia López Arnaiz se ha llevado el galardón a la mejor actriz de reparto.
18:00 - 20:00
'20.000 especies de abejas' filmeko lantaldea pozarren, Malagan lortutako aitorpenekin

'20.000 especies de abejas' Estíbaliz Urresola arabarraren lehen film luzeak sariak pilatzen jarraitzen du zinemeten estreinatu aurretik. Eguerdian jakinarazi dira aurtengo Malagako Zinema Jaialdiaren sariak eta errekonozimendu gorena, film onenarena, berarentzat izan da, baita antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria ere.

Urrezko Biznaga deritzona eskuratu du filmak eta Patricia Lopez Arnaizek eraman du antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren garaikurra.

Gaurko sariez gain, Berlinalen ere bi sari eskuratu zituen Urresolak. Horietako bat Sofia Otero neskato basauriarrak.

"Cuerdas" film labur arrakastasuan erakutsitako konpromiso sozialaren lorratzari jarraitu dio Urresolak bere lehen film luzean, eta, Ekai ondarroar nerabearen suizidioak barrua mugituta, adingabe transexualen gaia jorratzen duen pelikula eder, zirraragarri eta erztuna ontzea erabaki zuen.

Lucia zortzi urteko umea ez da eroso sentitzen ingurukoek Aitor izenez deitzen diotenean, eta ezinegon horrek bere burua birkokatzeko (agian, "besteak bere aurrean ondo kokatzeko" esan beharko genuke halakoetan, egiari zor) eta bere izana dagokion gisan izendatzeko bidaia batera bultzatuko du uda batez, ze, "Irati" Paul Urkijok estreinatu berri duen filmean esaten den bezala, "izena duen guztia bada", izan. Eta baden orok ere izen egokia behar du.

Filma apirilaren 21ean estreinatuko da.

ETB2k Estibaliz Urresolari 12 minutos saioan egindako elkarrizketa eskainiko du berriz ere igande gauean.

Bestalde, film labur onenaren saria Nafarroako produkzio batek eskuratu du. LLorena Aresen eta Carlos F de Vigoren "Amanece la noche más larga" lanak lortu du zilarrezko Biznaga saria.

Goyaren eta Francis Bacon-en margolanak inspirazio iturri, gizartearen ikuspegi kritikoa sustatzen saiatzen da film laburra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X