"20.000 especies de abejas" eta "Cerrar los ojos", Oscarretarako bidean
"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresolaren film saritua eta "Cerrar los ojos" Victor Ericek Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuen lana izango dira Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bi, Akademiak iragarri duenez.
Irailaren 20an jakingo da zer film aurkeztuko duten azkenik, eta aurrerago ikusiko dugu Hollywoodeko Akademiak izendatuen zerrendan sartzen duen azkenean, Oscarretara begira.
Oscar sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 10ean (martxoaren 11ko goizaldea Euskal Herrian) egingo dute, Los Angelesen.
"20.000 especies de abejas" filma Berlinalen aurkeztu zuen Estibaliz Urresola laudioar zinemagileak, eta Sofia Otero protagonistak aktore onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen bertan. Gainera, Malagako zinema jaialdian, film onenaren eta bigarren mailako emakumezko aktore onenaren (Patrica Lopez Arnaiz) sariak bereganatu zituen zortzi urteko haur baten eta haren ingurukoen trantsizioari begiratzen dion film hunkigarri eta argigarriak.
"Cerrar los ojos", berriz, Victor Ericeren fikziozko lehen film luzea da hogeita hamar urtean, eta Cannesko jaialdian aurkeztu zuten, lehiaketatik kanpo. Pelikula bat filmatzen ari dela desagertu den aktore baten (Coronado) istorioa du kontagai "Cerrar los ojos" filmak. Inoiz ez dute haren gorpua aurkituko; 22 urte geroago, telebista saio batek hura gogoratzeko saio bat egingo du, eta antzeztu zituen azken eszenak proiektatuko ditu.
Identitateari eta memoriari buruzko filma da, eta Ericeren artista gustukoen hainbat erreferentzia ditu, hala nola Juan Marse eta Borges idazleenak, baita zenbait autoerreferentzia ere, Ana Torrent aktorearen presentzia esate baterako.
Umea zela, Torrent "El espíritu de la colmena" Ericeren lehen filmean agertu zen, eta gerora kultuzko pelikula bihurtu den lan horrek Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian. Hain zuzen ere, irailaren 29an Victor Ericek Donostiako Zinemaldiaren beraren Donostia saria jasoko du, bere ibilbide osoaren goresgarri.
Bi lanek ETBren parte-hartzea dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.