IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Zinemaldia, udako eguraldia aste osoan eta inbestidurarako negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Donostiako Zinemaldia
Donostiako Zinemaldia

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zinemaldia: Un silence, La práctica eta MMXX pelikulak estreinatuko ditu Zinemaldiak Sail Ofizialean, Las buenas compañías Zinemiran eta Nada telesaila Culinary Zineman. Bestalde, Jessica Chastain, Xavier Legrand eta Hugo Silva iritsiko dira gaur Donostira.

Udako eguraldia aste osoan: Udaren amaierarekin batera iritsi zaigu "sanmigeletako uda txikia", eta eguraldiak esanahiz beteko du esaera, aste osoan eguraldi eguzkitsua eta udako tenperaturak espero baitira.

- Inbestidurarako negoziazioak: PPko presidente Alberto Nuñez Feijook lehen inbestidura saioa du bihar, asteartearekin, Espainiako Kongresuan, Gobernuko presidente izateko bidean. Aurreikusi dutenez, ostiralera arte iraungo du eztabaidak, baina presidente izendatzeko aukera antzuak ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X