13 euskal film labur lehiatuko dira FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian
Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaren 30. jaialdian lehiatuko diren 13 euskal film laburrak aurkeztu ditu ostegun honetan.
Azkuna Zentroan egindako prentsaurrekoan, Justo Ezenarro zinemaldiko zuzendariak tokiko talentuaren alde egindako apustua azpimarratu du, sail ofizialean bere tokia emanez. Hala, FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK saila euskal film laburretara bideratuta egongo da.
Hauek dira jaialdirako aukeratutako filmak, horietako lau euskaraz eginak: 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy); 'Betizu buru' (Kim Maiteny); 'Conej Steps out' (Pablo Rio); 'Deadly Draw' (Nitya López); 'Europa' (Ekain Irigoien); 'Extrema grave' (Lorenzo Ayuso); 'Feminancy' (Uxuri Etxegia); 'Hado' (Rubi Rock); 'Jende arrotza' (Imanol Ortiz); 'Nada de nada' (Gaston Haag); 'Ni lobos ni corderos' (Jose Luis Acosta); 'To bird or not to bird' (Martín Romero); eta 'Txotxongiloa' (Sonia Estevez).
Publikoak maiatzaren 3an, ostirala, ikusi ahal izango ditu, Campos Eliseos Antzokian inaugurazio proiekzioa egin ondoren.
Film laburren sail ofizialak 22 lan proiektatuko ditu aurten, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta bederatzi nazioarteko film laburren saioan. Nazioarteko film laburrek Panorama Fantástico en Corto sailean hartuko dute parte.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
“Palestine 36” filmak irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
Apirilaren 23tik 30era 23. edizioa egingo duen jaialdiko pelikuletan hizpide hartuko dituzte, besteak beste, emakumeek erlijioetan duten zeregina, larrialdi klimatikoa, prekarietatearen feminizazioa eta pertsona transek landa giroan duten egoera.
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.