Beti berria den zinema erakutsiko du Euskal Zine Bilerak
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa abiatuko du hilaren 16an, eta zinemak sei egunez argituko ditu pantailak Bizkaiko kostaldeko herrian, hilaren 21era arte, "Beti berria den zinea" lelopean. Aurten, "belaunaldi berriak ikus-entzunezkoen alorrera gehiago hurbiltzea" izango du helburu jaialdiak.
Proiekzioak, solasaldiak, tailerrak eta, batez ere, euskarazko zinema izango dira jaialdiaren ardatza. Sail Ofizialean, 20 film lehiatuko dira Urrezko Antzarra lortzeko, besteak beste hauek: Amets hegalariak (Arrate Fernandez), Plazer bat (Sonia Estevez), Puzzleak, bortxaketaren jauregia (Kote Camacho), Erro (Amaia Lejarreta), Dena asmatuta dago (Jone Arriola), Alas/tierra (Maddi Barber), Ximinoa (Itziar Leemans), Utländsk (Alba Lozano) eta Betiko gaua (Eneko Sagardoy).
Lan horiek guztiak izango dira sariak lortzeko hautagaiak: film onenaren saria (Urrezko Antzarra eta 3.000 euro), zuzendaritza onenaren saria (Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro), gidoi onenaren saria (Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro), Benito Ansola saria (2000. urtetik aurrera jaiotakoentzat, 1.000 euro) eta EITB Ikusleen saria (750 euro).
Film, zuzendari eta gidoi onenaren irabazleak aukeratzeko arduradunak Ainara Elgoibar artista, Martxelo Rubio aktorea eta Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea izango dira, eta sari banaketa urriaren 19an egingo dute, 19:30etik aurrera, Ikusgarri zinema-aretoan.
Egun horretan bertan, Itziar Ituñok Euskal Zinemaren Begirada saria jasoko du, "euskal ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpen berezia" aitortuko baitio jaialdiak "lurralde zein hizkuntzaren mugak igaro dituen aktore euskaldun eta euskaltzaleari".
Biharamunean, urriaren 20an, Zortzitik infinitura Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala egongo da ikusgai Ikusgarri zinema-aretoetan, 17:30etik aurrera, Naia Laka zuzendaria, Miren Agur Meabe pelikularen gidaria eta Xabier Villalba ekoizlea bertan direla. Benito Ansola zinemagilearen bizitza oinarri hartuta, euskal zinemagintzaren historian bidaiatzea proposatzen du filmak.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.