Iñaki Alforjak Anastasini zirkuaren historia beltza berreskuratuko du
Iñaki Alforja dokumentalista (Bolante baten historia, Motxila 21…) La función inacabada del circo Anastasini dokumentala prestatzeko lanetan murgilduta dago. Francisco Francoren altxamenduaren biharamunean, 1936ko uztailaren 19an, Lodosan hil eta desagerrarazi zituzten zirkuko kideen historiaren inguruko ikerketa gisara aurkeztu dute pelikula, eta "misterioa, memoria historikoa eta zirkuaren unibertso sinbolikoa" uztartuko dituela aurreratu dute.
Nafarroako udalerrira iritsi eta biharamunean, zirkua hankaz gora zegoela eta bertako kideen erdiak desagertuta esnatu zen eguna. Hondarrak herrian zehar zabaldu ziren: ikuskizunetarako zaldiak lurra lantzen, olana kortak estaltzen, aulkiak etxeetan barreiatuta eta, inork esan zuzenez, elefante bat ere ibili zen herrian alderrai.
Pepe Viyuela aktore eta clownak hartuko du parte filmean, eta Alforjak lekukoen ahotsak eta adimen artifiziala erabiliz birsortutako orduko eszenak erabiliko ditu filma ehuntzeko.
Iñaki Alforja Floridara joan da, Renato Anastasinirekin, orduko gertakarien lekuko bakarrarekin, hitz egitera, eta, 91 urteko gizonaren laguntzaz, zirkuak Lodosan 1936an bukatu gabe utzi zuen funtzioa amaitzera Nafarroara egin zuen itzulerako bidaia kontatuko du.
Miren Amurizak eta Malen Amenabarrek italiar jatorriko zirkuaren historia bildu zuten Anastasini zirkua (Denonartean, 2024) liburuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.