Inoiz baino euskal zinema gehiago, Donostiako Zinemaldian
Zinema jaialdiaren 73. edizioan 38 euskal ekoizpen egongo dira, horietako sei Sail Ofizialean, euskarazko hiru lan tartean. Zinemira saria Asier Altunak eta Telmo Esnalek jasoko dute, "Aupa Etxebeste!" filmaren estreinaldiaren 20. urteurrenean.
Donostiako Zinemaldiak 73. edizioan, irailaren 19tik 27ra, parte hartuko duten euskal filmen berri eman du gaur, ostiralarekin, prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, guztira 38 euskal ekoizpen (27 film luze, bost film ertain, hiru film labur eta hiru serie) pantailaratuko dira Donostiako jaialdian, inoiz baino gehiago. Lan horietatik 25ek, euskarazko 18k, EITBren parte-hartzea dute.
Sail Ofizialean, atalik garrantzitsuenean, sei euskal ekoizpen egongo dira, horietatik hiru euskarazkoak: Alauda Ruiz de Azuak (Querer, Cinco lobitos) Los domingos filma aurkeztuko du Urrezko eta Zilarrezko Maskorretarako bidean, Alberto Rodriguez andaluziarrak Los tigres Kowalski euskal ekoiztetxearen koprodukzioa eta Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik Maspalomas euskarazko filma, Kanarietan bizi ondoren Donostiara bueltan etorriko den gizon baten istorioa.
Halaber, sail horretan baina lehiatik kanpo proiektatuko dituzte Karmele, Asier Altunak Elkarrekin esnatzeko ordua Kirmen Uriberen eleberrian oinarrituta zuzendu duen film luzea, eta Zeru ahoak (Koldo Almandoz), lau ataleko serie noirra, Sail Ofizialean inoiz programatu den euskarazko lehen telesaila. Un fantasma en la batalla (Agustín Díaz Yanes) Basoilarraren Filmak ekoiztetxearen ekoizpena ere ikusi ahalko da.
Horrez gain, Irati Gorostidik Aro berria film luzea estreinatuko du New Directors sailean, eta Horizontes Latinos sailean La misteriosa mirada del flamenco Irusoin ekoiztetxearen koprodukzioa hautatu dute. Zabaltegi-Tabakalera sailean, bestalde, El último arrebato Ivan Zuluetaren film mitikoari buruzko dokumentala eta Bariazioak Lur Olaizolaren film laburra ikusi ahalko dira.
Zinemira saria
Bestalde, Telmo Esnal eta Asier Altuna zinemagileek jasoko dute Zinemira saria, Donostiako Zinemaldian bertan Aupa Etxebeste! filma aurkeztu eta 20 urtera.
Sari honekin, euskal zinemagintzan nabarmendu diren pertsonen ibilbidea azpimarratzen du Zinemaldiak. Hauek saritu dituzte aurreko urteetan: Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Txema Areizaga, Kimuak ekimena, Sara Bilbatua, Ramon Agirre, Ramon Barea, Karmele Soler, Juanba Berasategi, Elías Querejeta, Alex Angulo, Imanol Uribe…
Klasikoak
Bestalde, Klasikoak sailean, Ehun metro, Zergatik panpox, Hamaseigarrenean aidanez eta Oraingoz izen gabe 80ko hamarkada erdialdeko film ertainen bertsio zaharberrituak emango dituzte. Euskadiko Filmategia eta EITB arduratu dira filmok zaharberritzeaz.
Horiez gain, hauek ikusi ahalko dira: Natura fugit (J. M. Lazkano), Popel: errautsak (Oier Plaza), Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako (Inge Medioroz), Hombre bala (Anuska Ariztimuño), Ombuaren itzala (Patxi Bisquert), Itoiz Udako sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka eta Zuriñe Goikoetxea), Faisaien irla (Asier Urbieta), Jone, batzuetan (Sara Fantova), Eloy de la Iglesia, adicto al cine (Gaizka Urresti), Arg(h)itzen: torturaz argi hitz egiten, tortura argitzen (Mikelatxo Urbi) eta Los aitas (Borja Cobeaga), Zinemira sailean; Nosotros (Helena Taberna) eta La infiltrada (Arantxa Echevarría), Made In Spain sailean; Testu, Txispa, Hoshi (Jon Arregui) eta Uno de los nuestros. Legado Joan Roca (Jorge Fernandez Mayorga & Virgina Jönas Urigüen), Culinary Zineman; Daniela forever (Nacho Vigalondo), Gregorio Ordoñez, el asesinato que despertó la rebelión contra ETA (Arantxa Aldaz, Javier Roldán eta David Taberna ), Heidi, katamotzaren erreskatea (Tobias Schwarz eta Aizea Roca), Gipuzkoa hegan (Javi Gutierrez eta Lorea Perez de Albeniz), EITB Galan, eta Goazen! telesailaren 12. denboraldiaren estreina.
Nest zinema ikasleen sailean ere, bi euskal ekoizpen egongo dira: Habitat Hotel Marina Xarriren flim laburra eta A solidäo dos lagartos Inés Nunes Elias Querejeta Zinema Eskolako ikasleak eginikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.