Jim Jarmuschek irabazi du Veneziako Urrezko Lehoia, 'Father Mother Sister Brother' filmarekin
The voice of Hind Rajab filmak, Israelen eraso batean sei urteko neskato palestinar baten heriotza kontatzen duenak, Zilarrezko Lehoia eskuratu du Veneziako 82. Zinemaldian, epaimahaiak zuzendari onenari ematen dion saria.
Jim Jarmusch, Urrezko Lehoiarekin. Argazkia: EFE.
Jim Jarmusch zinemagile estatubatuarrak irabazi du Veneziako 82. zinemaldiko Urrezko Lehoia, film onena saritzen duen saria, familia-harremanei buruzko Father Mother Sister Brother (Aita Ama Arreba Neba) tragikomediagatik.
"Hemen gaudenok, zinema egiten dugunok, ez gaude lehiaketak bultzatuta, baina hau benetan estimatzen dudan zerbait da eta ustekabeko ohorea da", esan du zuzendariak Veneziako Lidoko Zinema Jauregian saria jasotakoan.
Filmak triptiko itxurako guraso eta seme-alaben istorioak kontatzen ditu, eta, besteak beste, Tom Waits, Adam Driver, Charlotte Rampling eta Cate Blanchett ari dira bertan aktore lanetan.
The voice of Hind Rajab (Hind Rajaben ahotsa) lanak, 6 urteko neskato palestinar bat israeldarren eraso batean nola hil zen kontatzen duenak, Zilarrezko Lehoia jaso du, epaimahaiak zuzendari onenari ematen dion sari nagusia.
Kaouther Ben Hania zuzendari tunisiarra zutik eta txalo zaparrada handi batekin hartu du publikoak saria jasotzera joan denean.
"Sari hau palestinarrei eta Gazan bizitzak salbatzeko dena arriskatzen duten guztiei eskaintzen diet; horiek dira benetako heroiak. Hinden ahotsa Gazaren ahotsa da", adierazi du.
Ben Haniak "zinemaren indarra" baliatzearen alde egin du, "bestela ahaztu egingo liratekeen istorioak kontatzeko aukera ematen duelako".
"Zinemak ezin digu (neskatoa) itzuli, eta ezin ditu ezabatu haren aurka egindako ankerkeriak, inork ezingo du inoiz kendu zaiena berrezarri, baina zinemak haren ahotsa gorde dezake eta mugetatik harago entzunarazi", esan du. "Haren istorioa ez da harena bakarrik, Israelgo erregimen kriminala zigorgabetasun osoz egiten ari den genozidioa pairatzen ari den herri oso batena baizik", gaineratu du.
The voice of Hind Rajab filmak Mostra astindu du, Israel Gazako Zerrenda bonbardatzen ari den bitartean estreinatu baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.