“Gaua” Paul Urkijoren filmak irekiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Donostian
Zinema jaialdiaren 36. edizioa urriaren 31tik azaroaren 7ra egingo dute, eta “Decorado” animaziozko euskal filma ere lehiatuko da Sail Ofizialean. Abonuak urriaren 23an jarriko dituzte salgai, eta sarrera solteak, urriaren 27tik aurrera.
Gaua Paul Urkijo Alijoren hirugarren film luzeak emango dio hasiera,urriaren 31n Kursaalen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteari. Jaialdia urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean egingo dute Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia antzokian eta hiriko beste espazio batzuetan.
Gaua “fantasiaren eta errealitate historikoaren kodeen artean mugitzen da”, eta XVII. mendean girotutako euskal mitologiako gauaren munduan murgiltzen da. Urrian Sitgeseko Zinemaldian eta azaroaren 14an zinema aretoetan estreinatuko dute, eta Yune Nogueiras, Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza ditu protagonista.
XVII. mendean dago kokatuta. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egingo du, gauaren erdian. Bidean, erreka bazterrean arropa garbitzen ari diren hiru emakumerekin egingo du topo, eta elkarri beldurrezko ipuinak eta herriko zurrumurruak kontatzen ari zaizkiola konturatuko da. Kattalin harrituta jabetuko da bera ere tartean dela istorio horietan.
Film honetaz gain, Decorado Uniko euskal ekoiztetxearen animaziozko filma (Alberto Vazquez, 2025) ere egongo da Astearen Sail Ofizialean, baita, besteak beste, The Creeps (Marko Mäkilaakso, 2025), The Curse (Kenichi Ugana, 2025), Dracula: A Love Tale (Luc Besson, 2025), Other (David Moreau, 2025), Que ma volonté soit faite (Julia Kowalski, 2025) eta La Virgen de la tosquera (Laura Casabé, 2025), Mariana Enriquezen bi kontakizunetan oinarritua.
Abonuak ostegunean, hilak 23, jarriko dituzte salgai, 09:00etan, abonuen salmenta Antzoki Zaharreko leihatilan. Astelehenean, hilak 27, sarrera solteak 11:30etatik aurrera jarriko dira salgai Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean. Gaua filmerako sarrerak Kursaaleko leihatilan eta webgunean ere eskuratu ahal izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.