Zinemaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angelina Jolie eta Louis Garrel Zinemaldira etorriko dira

“Couture” Alice Wincourren filmaren aurkezpenean parte hartuko dute bi aktoreek, irailaren 21ean.
Angelina Jolie eta Louis Garrel aktoreak, "Couture" filmeko fotograma batean.
Bi aktoreok, "Couture" filmean

Angelina Jolie aktore ezagunak Donostia Zinemaldia bisitatuko du, irailaren 21ean, Alice Winocourren Couture filmaren aurkezpenean Louis Garrel eta Garance Marillierrekin batera parte hartzeko (Sail Ofizialean lehiatuko da). Horiek horrela, hirurek Winocourrekin eta iragarrita zeuden bi aktoreekin (Anyier Anei eta Ella Rumpf) bat egingo dute.

Modaren Parisko Astearen zalaparta betean, hiru emakumeren bizitzak gurutzatuko dira Frantziako hiriburuan: Maxime (Angelina Jolie) izeneko zinemagile estatubatuar batek bularreko minbizia duela deskubritu du eta gertuko kolaboratzaile batekin (Louis Garrel) ustekabeko harremanari ekingo dio; modaren munduko aurpegi berri batek, Adak (Anyier Anei), bere herrialdean, Hego Sudanen, aurrez zehaztutako etorkizun batetik ihes egin du; eta Angèle (Ella Rumpf) makillatzaile frantziarrak desfileen atzealdean egiten du lan. Horien bideak gurutzatzen diren heinean, Couture filmak fokuen atzean ezkutatzen den erresilientzia isila erakusten du, eta lanbide, kultura eta kontinente ezberdinetako emakume horiek partekatzen duten isileko elkartasunari egiten dio omenaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X