URRIAK 6-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Bizkarsoro" filmak itxiko du EUNIC, Europar Zinemaren Jaialdia

Jaialdia Bruselan egiten ari da urriaren 6tik 16ra bitarte, eta Josu Martinezen lana euskarazko jatorrizko bertsioan emango dute, ingelesezko azpidatziekin.

Josu Martinezek zuzendutako Bizkarsoro (2024) filmaren proiekzioarekin amaituko da EUNIC Brussels Film Festival europar zinemaren jaialdia ostegunean, urriaren 16an. Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, jaialdiak Europak gaur egun dituen erronkei buruz hausnartzea eragiten duten bederatzi herrialdetako filmak eman ditu, eta Bizkarsoro izango da azkena. 

Etxepare Euskal Institutuaren jardunak bultzatu du euskal ekoizpenek Bruselako zinema jaialdian parte hartzea. Izan ere, haren helburua euskal kultura eta sorkuntza nazioartean proiektatzea eta ezagutaraztea da. Horrela, Montxo Armendarizen Tasio (1984) filmaren 40. urteurrena dela eta, jaialdiaren irekieran eman zuten.

Bizkarsoro filmari dagokionez, 1914 eta 1982 artean kokatuta dauden bost kontakizunen bitartez memoria historikoan barrena ibiltzea proposatzen du. Alegiazko herrixka batean kokaturik, "Ipar Euskal Herriko nortasuna, hizkuntza eta kultur erresistentziari buruz hausnartzeko ariketa" da filma.

EUNIC Brussels sarean egiten duen ekarpenari esker, Etxepare Euskal Institutuak, Europar Batasunerako Euskadik duen ordezkaritzarekin batera, "kulturen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzeko jardueren eta proposamenen garapenean dihardu, aniztasunetik eta sorkuntza garaikidetik eraginez".

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X