ACCION SARIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zinegileek Moriarti ekoiztetxea saritu dute "Maspalomas" lanagatik

Zinema industriaren barruan zuzendarien kolektiboa ordezkatzeko sortu zen Accion elkarteak Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaran ekoiztetxea saritu du larunbat honetan Espainiako Zinema Akademian izan den ekitaldian.

Aitor Arregi premios accion

Aitor Arregi Accion Saria eskuetan duela. Argazkia: EFE

Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, Moriarti Produkzioak ekoiztetxeko kideak saritu ditu Accion zinema zuzendarien elkarteak "Maspalomas" filmean egindako lanagatik. Fernando Truebaren ibilbidea ere aitortu dute larunbat honetan Madrilen, Zinema Akademian egindako galan.

Albert Serra saritu dute dokumental zuzendari onenaren kategorian ("Tardes de soledad"), Eva Libertad zuzendari berrien kategorian ("Sorda") eta David Baute animaziozko "Mariposas negras" lanagatik. 

Arregik Goenagaren eta bien izenean jaso du sari nagusia, eta LGTBIQ+ Adinekoentzako Fundazioari eskaini dio. Izan ere, Madrilen dagoen irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek asko lagundu zien zahar egoitza batera sartzean armairura itzuli behar duen gizon gay bati buruzko istorioa eraikitzen ari zirenean.

Zinemaren egoerari buruz baikor agertu da Arregi, "begirada berri asko! dagoela eta "istorio oso bereziak sortzen" ari direla uste duela esan du.

2018an zinema-industriaren barruan zuzendarien kolektiboa ordezkatzeko sortu zen elkartearen izenean, Pilar Perez Solano zuzendariak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Espainian zein nazioartean ordezkatuko dituen erakunde batean batuta egotea. Izan ere, hainbat erronka daudela pare-parean nabarmendu du, hala nola, zinema Kultura ministerioaren mende egon beharrean, Europako Batzordeko Barne Merkatuaren mende egotea, adibidez, batzuk planteatzen duten bezala, eta hori "zinemarako hondamendia" izango litzatekeela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X