“Los domingos” eta “Maspalomas”, iaz gehien ikusitako pelikulen artean
Los domingos eta Maspalomas euskal filmak iaz EZAE elkarteko zinemetan gehien ikusitako hamar pelikulen artean egon dira, EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak gaur zabaldutako datuek erakusten dutenez; Alauda Ruiz de Azuaren film saritua bigarren postuan eta moriartitarren euskarazko filma, EITBren parte-hartzea duena, hamargarrenean.
Zinemaldia
“Los domingos”: jainkoaz, baina, batez ere, gizakiaz
Alauda Ruiz de Azuak idatzi eta zuzendu duen bigarren film luzea aurkeztu du Zinemaldiko Sail Ofizialean. “Los domingos” gure garaien erradiografia oso askoa da, 17 urteko neskato batek moja bizitzarekin duen liluraren gainean eraikia.
Bilboko (Golem Alhóndiga, Multicines), Donostiako (Trueba, Príncipe, Antiguo Berri), Gasteizko (Gorbeia, Florida), Zumarragako, Beasaingo, Oñatiko, Mungiako, Durangoko, Getxoko, Errenteriako, Muskizko, Lekeitioko, Villabonako, Lazkaoko eta Andoaingo zinemak batzen dituen elkarteko aretoek 3.421.000 ikusle bildu zituzten 2025ean, 2024an baino % 6 gutxiago.
Diru bilketari dagokionez, % 3 baino murriztu da bilketa 2024 urtearekin alderatuta, 23.366.000 eurotik 22.694.000 eurora. Horrela, “pandemiaren ondorengo bi urteetan bizitako bultzada handiaren ondoren, sektorea egonkortze-fasean dago”, datuotatik abiatuta EZAEk azaldu duenez, baina “2019ko zifretatik urrun gaude oraindik”.
Hamar film ikusienak
Los domingos eta Maspalomas kenduta, hamar film ikusienen zerrendako beste guztiak familia osorako proposamenak dira: Lilo y Stitch, Avatar: Fuego y ceniza, Jurassic World: El Renacer, Minecraft film bat, Zootropolis 2, Como entrenar a tu dragón, Padre no hay más que uno 5 eta Mufasa: El rey león.
Guztira, 370.000 ikusle baino gehiago bertaratu dira EZAEko aretoetara euskal ekoizpenak ikustera, ikuslego guztien % 11. Gaua 33. postuan dago film ikusienen zerrendan, Karmele 37.ean, Un funeral de locos 25.ean, El casoplón 26.ean eta Los aitas 41.ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da