"One Battle After Another" eta "Adolescence" nagusi, Urrezko Globoetan
Paul Thomas Anderson zuzendariaren filmak bete egin ditu aurreikuspenak; bederatzi izendapen zituen, eta lau sari jaso ditu. Serieen artean Adolescence izan da sarituena, lau bereganatuta.
One Battle After Another, Paul Thomas Anderson zuzendariaren filma, Leonardo DiCaprio protagonista duena, izan da Urrezko Globoen 83. edizioko filmik sarituena, lau sari etxeratuta. Hollywoodeko atzerritar prentsaren ordezkariek urtero ematen dituzten sarietan, serie goraipatuenak Adolescence eta The Pitt izan dira.
One Battle After Another gaueko faborito nagusia zen zinemari dagozkion sarietan, bederatzi izendapen baitzituen guztira, eta sari horietako lau eraman ditu, kazetarien eta zaleen aurreikuspenak beteta. Ohi bezala Beverly Hilton Los Angeleseko hotelean egindako galako pelikularik sarituena izan da, pelikula musikal edo komiko onenaren, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren (Teyana Taylor), zuzendaritza eta gidoi onenen (biak ere Andersonentzat) Urrezko Globoak bilduta.
Hamnet, pelikula dramatikorik onena, eta O agente secreto brasildarra, inglesa ez den hizkuntza bateko filmik onena, ere saritu dituzte bart egindako galan.
Film dramatiko bateko gizonezko aktore protagonistaren Urrezko Globoa Wagner Moura O agente secretoko protagonistak eraman du.
Rose Byrneri eman diote komedia edo film musikal bateko emakumezko aktore protagonistaren saria, If I Had Legs I’d Kick You filmean egindako lanagatik, eta drama bateko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globoa Timothée Chalametek eraman du, Marty Supreme filmeko bere paperari esker; lehen saria du, bosgarren izendapenean. Horrez gain, bigarren mailako gizonezko aktore onenaren saria Stellam Skarsgardi eman diote, Affeksjonsverdi filmeko interpretazioagatik.
KPop Demon Hunters Netflixen filmak animaziozko film onenaren eta jatorrizko abesti onenaren ("Golden") sariak irabazi ditu.
The Pitt, Adolescence eta The Studio nabarmendu dira serieetan
Serieen artean, Adolescence izan da gaueko saritu nagusia, lau berenduta. Netflixen dramak ikaskide bat hiltzea egotzi dioten gazte baten istorioa du kontagai, eta serie labur onenaren, gizonezko aktore onenaren (Stephen Graham), bigarren mailako emakumezko aktore onenaren (Erin Doherty) eta bigarren mailako gizonezko aktore onenaren (Owen Cooper) sariak irabazi ditu. Serie labur bateko emakumezko aktore onenaren saria Michelle Williamsentzat izan da, Dying for Sex serieko paperagatik.
Serie dramatiko onenaren saria The Pitt HBO Maxen drama medikoak eraman du, eta Noah Wyle horren protagonistak, gizonezko aktore onenaren Urrezko Globoa. Serie dramatiko bateko emakumezko aktore protagonista onenaren irabazlea Rhea Seehorn izan da.
Komediei dagokienez, The Studio Apple TVren lanak serie onenaren eta gizonezko aktore onenaren (Seth Rogen) sariak jaso ditu, eta Jane Smartek bere Urrezko hirugarren Globoa jaso du, serie komiko onenaren atalean, Hacks sailean egindako lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.