TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Paul Thomas Anderson zuzendari onenaren Oscar saria jasotzen

Paul Thomas Anderson, 'One battle after another' filmaren zuzendaria. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Oscar sariak: One battle after another Paul Thomas Anderson zuzendariaren filma da Oscar sarien 98. edizioaren irabazle nagusia, sei sari lortuta. Atal nagusietako sariak jaso ditu tentsio politiko nabariko filmak, hala nola film onenarena, zuzendari onenarena eta gidoi egokitu onenarena.  

EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera: Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egingo dute Madrilen, Euskal Autonomia Erkidegoko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko. 

Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian: Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapaleun eta Senperen, besteak beste. Halaber, 11 herritan bigarren itzulia egingo dute datorren igandean auzapeza aukeratzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X