Autoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segi 'akademia terrorista' dela esan du Marlaskak

Epailearen arabera, ikerketa guztien ondorioa da "Segi erakunde terrorista, ETAren zuzendaritzapean, gazte mugimenduak zuzentzen dituela".

Fernando Grande-Marlaska Audientzia Nazionalaren Instrukzioko 3 zk.ko epaitegiko epaileak, bere autoan adierazi duenez, "Segi ETAren tentakulu bat" baino ez da, "talde terroristak nahi duenean erabiltzen duena" eta "benetako akademia terrorista" bilakatu dena.

Epailearen arabera, "argi uzten du ETA dela, beti ETA ezker abertzale erradikalaren gazte mugimenduak, izenak izen, zuzentzen dituena".

"Benetako akademia terrorista"

Epaileak adierazi duenez, gizarteak aurrez-aurre duen "arriskua gazte erakunde erradikala" da, "gero talde armatua izango dena, indartsua, egitura zehaztua duena, helburuak argi dituena eta, arriskutsuena, oinarri ideologiko sendoa duena".

"Benetako akademia terrorista, borroka armatuarekin jarraituko duena".

Ondorioa

Epailearen arabera, ikerketa guztien ondorioa da "Segi erakunde terrorista, ETAren zuzendaritzapean, gazte mugimenduak zuzentzen dituela eta kale borroka ekintzak koordinatzen dituena".

Guzti honen ondorioz, epaileak "erakunde terroristan parte hartzea" leporatu die kartzelan zigorra ezarri dien 31 gazteei.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X