Polizia-operazioen harira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gernikako sinatzaileek 'atxiloketak eta torturak' amaitzea eskatu dute

EAk, Aralarrrek, Alternatibak eta ezker abertzaleak uste dute "onartezinak" direla "gatazka bat konpontzeko prozesu batean". "Inkomunikazio luzea" bereziki "larria" dela salatu dute.
EA, ARALAR Y LA IZQUIERDA ABERTZALE
EAk, Aralarrek, Alternatibak eta ezker abertzaleak eman duten prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

EAk, Aralarrek, Alternatibak eta ezker abertzaleak "atxiloketak eta torturak" amaitzea eskatu dute, "onartezinak" direlako "gatazka bat konpontzeko prozesuan".

Gernikako Akordioaren sinatzaileek prentsaurrekoa eman dute gaur aste honetan ETAko ustezko kideen eta Segiko ustezko kideen kontra izan diren polizia-operazioak salatzeko eta preso hartu dituztenei eta haien senideei "elkartasuna" adierazteko. Bertan izan dira Iñaki Agirrezabalaga EAren Gipuzkoako burua, Ernesto Merino Aralarren ordezkaria, Agurne Barriuso ezker abertzalekoa, Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldekoa eta Ohiana Agirre Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea.

Bizkaian atxilotu zituzten ETAko lau ustezko kideen "inkomunikazio luzea" bereziki "larria" dela uste dute.

"Euskal Herrian loratzen ari den ilusioa itotzeko muturreko indarkeria" erabiltzea leporatu diote Espainiako Gobernuari.

"Gatazka bat konpontzeko prozesuan atxiloketak eta torturak onartezinak direla uste dugu. Ez dugu onartuko Euskal Herrian arrazoi politikoengatik atxiloketak izatea, ezta inkomunikazioa ere", gaineratu dute.

Alderdi politiko horiek "errepresioa" baztertu eta "gatazka konpontzeko bidean aurrerapausoak eman ditzala" eskatu diote Gobernuari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X