Bila jarraitzen dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk Troitiño auzia ikertzeko eskatu dio Botere Judizialari

Federiko Trillok iragarri duenez, Auzitegi Nazionalak "ebazpen egokia" ematen izandako atzerapena ikertzera derrigortuta dago epaileen organo nagusia.
Troitiño eitb
Antonio Trotiño aprolaren 13an atera zen kartzelatil. Argazkia: Efe.

Federico Trilla PPko Justizia eta Askatasun Publikoen koordinatzaileak Antonio Tritiño ETAko kidearen askapenean izandako "kontraesanak" ikertzeko eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari. Horrekin batera, erantzukizunak argitzea exijitu du.

Trillok hedabideei bidalitako komunikatuaren bidez egin du eskaria, Troitiño leku ezezagunen batean dagoela jain eta hurrengo egunera. ETAko kidea kartzelatik atera zuten apirilaren 13an 24 urteko zigorra bete ondoren.

PPko kideak adierazi duenez, epaileen organo nagusia derrigorrean ikertu behar ditu Auzitegi Nazionalean izandako "barne-kontraesanak" eta "ebazpen egokia" emateko izandako atzerapena.

Era berean, Trillok Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa kritikatu du Trotiñori zainketa jartzeko modurik ez zegoela adierazteagatik.

"Argudio horrek egia ezkutatzen du; Fiskaltzak helegitea aurkeztu bezain laster, ETAko kideari jarraitzeko, are gehiago, aurreneurrizko atxiloketa ere egin zezaketen", azaldu du Federico Trillok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X