Poliziaren biktima izandako ETAko kideentzako dekretua egingo dute
Bere eskubideak urratu zirela frogatzen baldin bada ETAko kideei eragindako kalteak ordainduko dizkien dekretuaren berri eman du ostegun honetan Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak. Egun ''ikerketa fasean'' dago proiektua.
Hori azaldu du ostegun Mendiak Madrilen, Jaurlaritzak orain hilabete iragarritako lehen dekretuaren zirriborroaren aurkezpenean. Lehen dekretu horrek 1968 eta 1978 bitartean ''indarkeria politikoaren baitan bidezkoak izan ez ziren sufrimenduak'' pairatu zituztenei ordaintzea jasoko du. Horrela, 1968-1978 urteen artean Estatuaren indarkeriak eragin zituen biktimek 35.000 eurotik 390.000 euro arteko diru-laguntzak jasoko dituzte.
Kazetariekin egin duen gosariak sailburuak azaldu duenez, ezberdintasun argiak egongo dira lehengo eta bigarren dekretuaren arte. Lehenengoak inongo bokazio politikorik gabe halabeharrez bertan egon eta indarkeria jasan zutenen kalteak ordainduko ditu. Bigarrena, aldiz, zabalgoa izango da, eta polemika handiagoa piztuko du, Mendiak berak aitortu duenez.
"Gehiegikeriak onartzea''
"Gehiegikeriak onartzea da helburua'', azaldu du Mendia. ''Halabeharrez bertan zeuden eta biktimak izatea hautatu ez zutenak aitortzen ditu lehen proiektu honek''. ''Horrek legitimatu egiten gaitu; gu eta Segurtasun indarrak'', gaineratu du Mendiak. Ezker abertzaleren ''bi indarkerien'' diskurtsoari aurre egiteko modua ere badela ez du ezkutatu Mendiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri