ETA 'hitz egiteko prest' dagoela esan du Egiaztatzaileen Taldeak
Egiaztatzaileen Nazioarteko Taldeak hainbat bilera egin ditu ostegun eta ostiral honetan Bilbon, ETAren indarkeriaren amaieraren iragarpenak irekitako egoeraren jarraipena egiteko.
Azken bilera hauetan zein urte hasieran egindako azken bisitan,
rakundearekin izan duten harreman zuzenari esker.
Egiaztatzaileen hirugarren bisita da oraingo hau. Ostegunean hainbat agente politiko eta gizarte eragilerekin bildu ziren. Besteak beste, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizango sailburuarekin eta Jesus Loza EAEko Bizikidetza eta Memoriarako ordezkariarekin egin zituzten bilerak. Iñigo Urkullu (EAJ), Jose Antonio Pastor (PSE-EE) eta Rufi Etxeberria (ezker abertzalea) politikariekin ere izan dira nazioarteko egiaztatzaileak, eta Elizarekin ere bilera egin dute (Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emeritua izan da bilera horretan).
Ostiralean, berriz, talde bilera egin dute alderdi, agente eta talde horietako ordezkari gehienekin.
Egiaztatzaileen ustez, bakea sendotzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du prozesuak, eta, zentzu horretan, Rajoyren Gobernuak presoak gizarteratzeko iragarritako plana ''lehen pauso bat'' dela uste dute. Pauso horrek ''norabide berdinean aurrerantz egitea'' espero dute.
Elkarrizketarako deia
Euskal gizartearen agente politiko zein sozial guztiei elkarrizketarako deia berretsi die Nazioarteko Egiaztatzaileen Taldeak bukatu berri den azken bisitaren ondoren.