Baionako Polizia-etxera eraman dute ETAko ustezko buru militarra
Igandean Frantzian atxilotutako ETAko ustezko bi kideak Baionako polizia-etxera eraman dituzte, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek azaldu dutenez.
Oroitz Gurrutxaga ETAko ustezko buru militarra eta Xabier Aranburu haren ustezko laguntzailea 15:30ean atzeman zituzten, Caunan (Landak).
Biak auto lapurtu batean zihoazen, aipatu herriko kaleetatik, eta pistola bat eta errebolber bat zeramatzaten.
Atxiloketen ostean, Poliziak Baionako komisariara eraman ditu.
Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, Gurrutxaga eta Aranburu ETArentzat kide berriak bilatzen ari ziren.
Baionako Polizia-etxearen kanpoaldean, Gurrutxagaren hamar bat lagun eta senide elkartu dira.
Hoietako batzuk jendarmeengana hurbildu dira, eta atxilotutakoei arropa eman diezaieketen galdetu diete. Agenteek goizeko lehen ordutan itzultzeko erantzun dute.
Bi urtez arlo militarraren buru
Barne Ministerioak uste du Oroitz Gurrutxaga Gogorza ETAren arlo militarreko buru izan dela 2010etik, egitura militarreko aurreko arduradunak atxilotu ondorenetik.
Barne Ministerioak agiri batean jakitera eman duenez, Gurrutxagak ETAko kide berriak lortzeko lana zuen bere gain eta Xabier Aranburu Sagarminaga bere ustezko laguntzailea zen zeregin horretan.
Gurrutxagak eta Aranburuk Landetan ETAko kide berriekin hitzorduak zituztela susmatzen du Espainiako Gobernuak.
ETAren kontrako borrokari eutsiko diote
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, bere aldetik, ETAren kontrako borrokari "eutsi" egingo diotela azpimarratu du, hala jokatuko dutela "ETA baldintzarik gabe desegiten den arte".
Fernandez Diazek gogora ekarri duenez, ETA ez da desegin eta "armak soinean eta dokumentuak faltsutzen dabiltzan" kideak ditu.
"ETA desegin egingo da, modu onean edo txarrean", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri