Valentin Lasartek hilketa batean parte hartu zuela onartu du
Valentin Lasarte ETAko presoak 1995. urtean Enrique Nieto Espainiako Poliziaren inspektore burua hil egin zuela berretsi du epailearen aurrean. Lasartek gaineratu du ez duela gogoratzen atentatu horretan nork lagundu zion eta ez dakiela garai horretan Javier Garcia Gaztelu 'Txapote' ETAko 'Donosti' taldeko kidea ote zen.
'Txapote' gaur goizean epaitu dute, Auzitegi Nazionalean, 1995ean Enrique Nieto Poliziaren inspektore buruaren hilketan parte hartzea egotzita.
Epaiketan, Valentin Lasarte ETAko presoak deklaratu du, lekuko gisa. Garcia Gaztelu ETAko 'Donosti' taldeko kidea izan zela onartu du.
"ETA aspaldi utzi nuen, baina Gazteluk ez zuen ETA utzi. Ez gara lagunak, ezta etsaiak ere".
"Enrique Nieto atzetik jarraitu eta hil egin nuen", onartu du. "Hiru lagunen artean egin genuen, baina ez dut gogoratzen hilketa horretan nork parte hartu zuen", gaineratu du Fernando Guevara epailearen aurrean.
'Txapote'k ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Fiskalak 30 urteko zigorra eskatu du 'Txapote'rentzat eta defentsak, berriz, absoluzioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri