Uribetxebarria auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarria aske uztearen kontra agertu da berriz ere fiskala

Haren ustez, ''ez dago heriotza-arriskua'', eta txarrera egin izana ''une bateko'' kontua da. Auzitegi Nazionalak arratsaldean erabakiko du Uribetxebarria aske utzi edo ez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Uribetxebarriaren askatasuna eskatu dute, Donostia Ospitalearen aurrean

Josu Uribetxebarria ETAko presoa aske uztearen kontra agertu da berriz ere Auzitegi Nazionaleko fiskala. Bertako medikuak egin duen azken txostenaren arabera, ''presoa ez dago heriotza-arriskuan''.

Hala azaldu du Carlos Bautista fiskalak Auzitegi Nazionalaren Gai Penaletarako Gelaren lehen sekzioan aurkeztu dituen alegazioetan. Gela hori gaur arratsaldean bertan bildu da presoaren askatasuna baieztatu ala Ministerio Publikoak egindako apelazioa onartzen duen erabakitzeko.

Carmen Baena Auzitegi Nazionaleko medikuak egin duen azken txostenak baieztatu egin du azken egunotan presoaren osasun egoerak txarrera egin duela, baina egoera hori ''une bateko kontua'' da, Baenaren ustez, minbiziaren aurka ezarri dioten ''erradioterapia tratamenduak eraginda''.

Bost epailek hartuko dute erabakia

Auzitegi Nazionalaren Gai Penaletarako Gelaren lehen sekzioak arratsaldean erabakiko du Josu Uribetxebarria minbiziak jota gaixo dagoen ETAko presoa aske utzi edo ez. Hain zuzen ere, Espetxeratuen Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman eta gero, Fiskaltzak aurkeztutako helegitea aztertuko dute.

Gai Penaletako Gelaren lehen sekzioa osatzen duten bost epaileak (Fernando Grande-Marlaska, Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez Valcarcel, Nicolas Poveda Peña eta Alfonso Guevara) 17:00etan batzartu dira.

Pedro Rubira fiskalak helegitea Gai Penaletarako Gelaren osoko bilkuran (18 epaile) aztertzea eskatu zuen, baina azkenean ez da hala izango, zortzi epailek baino ez baitute eskaera hori babestu, eta gehiengo osoa behar da.

Bestalde, epaimahaiak Donostia Ospitalearen azken txostenak igorri dizkio Auzitegi Nazionaleko auzitegi-medikuari, abuztuaren 24an egin zuena berretsi edo zuzen dezan (Uribetxebarriaren minbizia ez dela sendaezina esan zuen). Osakidetzako medikuek presoaren egoera "atzeraezina" dela ebatzi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X