Adierazpen polemikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Espainiartzearen' gaiak 'arreta gehiago ez galaraztea' nahi du Wertek

Werten esanetan, hitz horien asmoa "Kataluniako ikasle batek ikasketak gaztelaniaz egin nahi baditu, eskubide hori bermatzea da".
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa.

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak "ikasle katalanak espainiartzearen" adierazpenekin "arreta gehiago ez galtzea" eskatu du, "garrantzitsuena, ikasleek lehenbailehen hezkuntza onenari sarbidea izatea delako", bere iritziz.

2012-2013 ikasturtearen datuak emateko egin duen prentsaurrekoan hitz egin du Wertek. Bere hitzak "bere onetik atera direla" esan du "hezkuntza sistematik at dauden interes politikoak" bultzatuta.

"Espainiartzea" aditza erabili zuenean, Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza sailburuak egindako galdera bati erantzun ziola azaldu du, izan ere, ikasle kataluniarrak "espainiartzea" egotzi ziola argitu du.

"Kataluniako ikasle batek gaztelaniaz ikasi nahi badu, eskubide hori erraztu behar zaiola" adierazi nahi izan zuela esan du. "Baztertzailea ez den partekatutako identitate baten alde nago".

Azkenik, urriaren 12an erregearekin izan zuen elkarrizketaz mintzatzea ekidin du eta "esandako guztia gezurra" izan dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X