Lopezek, 'lur jota', etxegabetzeen kontrako irtenbideak eskatu ditu
Patxi Lopez jarduneko lehendakari eta PSE-EEko idazkari orokorra ''lur jota'' agertu da Amaia Egaña Barakaldoko bizilagunaren heriotzagatik, eta egoera hauen aurrean irtenbideak eskatu ditu. Lopezen hitzetan, ''ezin da jendearen bizitzaren horrela jolastu''.
Bere Twitter kontuan idatzi duen sarrera batean, ''lagun baten heriotzak'' eragin dion minaz aritu da, eta ''etxegabetzeak krisiaren alderik krudelena'' direla esan du. Amaia Egañak 53 urte zituen, eta, etxegabetu aurretik, bere buruaz beste egin du ostiral honetan, Barakaldon.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramailearen hitzetan, gertaera horrek "herritar askok bizi duten etsipena, sufrimendua eta drama islatzen du". Mendiak "hunkituta" hitz egin du, eta doluminak eman dizkie hildakoaren senide eta lagunei. Bozeramailearen hitzetan, luzapena aplikatu behar zaie etxegabetze agindua izanagatik, lanik gabe dauden familiei; izan ere, "ikaragarria litzateke familia bat etxetik botatzea, lege berriarekin bere etxebizitzan bizitzen jarraitzeko aukera izango duenean".
Espainiako Gobernua prestatzen ari den etxegabetzen gaineko lege-erreforma lehenbailehen onartzeko eskatu du, hipoteka ordaindu ezin dutenek beren etxebizitzan bizitzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Mendia pozik agertu da lege-erreformarekin, izan ere, "likidezia arazoak dituzten pertsonek ordainketak eteteko aukera izango dute, enpresek bezala".
Bestalde, euskal epaileei Edmundo Rodriguez Achuteguiren bidea jarraitzeko eskatu die. Izan ere, hipoteka ordaintzeko luzapena eskaini behar zaiela uste du epaile horrek langabezian dauden pertsonei.
Euskal alderdien erreakzioak
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidente eta lehendakarigaiak ''atsekabe eta elkartasun handiena'' agertu die Amaia Egañaren familiakoei, eta etxegabetzeek eragiten duten ''drama'' egoeren aurrean neurriak adosteko prest agertu da. Hala, lege berri bat onartu bitartean, etxebizitzak desjabetzeko ''agindu berriak bertan behera uztea'' proposatu du, eta, ''Eusko Jaurlaritza berria osatu arte itxaron gabe, urgentziazko neurriak'' bultzatzeko borondatea agertu du.
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak salatu duenez, gertatutakoa "banketxeen interesak pertsonen interesen gainetik jarri dituen politika ekonomikoaren ondorio larria da". Gainera, Legebiltzarrean egingo duen lehenengo ekimena zentzu horretan joango omen da. Mintegik erakunde publiko bat sortzea proposatuko du, horren bitartez banketxeek desjabetu nahi dituzten etxebizitzak kudeatzeko eta jabeei alokairu sozialaren baldintzetan bertan bizitzeko baimena emateko.
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruak desjabetzeen arazoa konpontzeko konpromiso ''irmoa'' agertu du. Twitterreko bere kontuan plazaratu duen mezu batean, elkartasuna agertu dio Egañaren familiari, eta etxegabetzeen arazoa geldiarazteko neurriak martxan jarri ahal izateko Jaurlaritzak eta EAJk iragarritako akordio mezuekin bat egin du.
Ezker Batuak atsekabea agertu du Amaia Egañaren heriotzaren aurrean, eta PPk eta PSOEk egin nahi duten lege aldaketa dela-eta, beldur dira ez ote duten ''bankuei mesede egiteko bakarrik'' egingo. ''Orain premiazko ikusten duten egoera konpontzeko'', urtetan ezer egin ez izana egotzi die PPri eta PSOEri.
Sindikatuak eta gizarte ergileak
ELA sindikatuak etxegabetzeak bertan behera uzteko eskatu du, eta herritarrei dei egin die 19:30ean Barakaldoko Justizia Jauregitik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Halaber, finantza erakundeen "zigorgabetasuna" kritikatu du.
LAB sindikatuak, bestalde, ''interes espekulatiboen alde jarduten duten bankuak eta agente politikoak'' jo ditu desjabetzeen ondorioz izan diren heriotzen erantzule, eta gaur arratsaldean Barakaldon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Etxegabetzeen kontrako legea egin arte denbora pasako denez, eta horrenondorioak herritarrek pairatzen dituztenez, Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak etxegabetze prozesu guztiak bertan behera uzteko eskatu du.
UGT-Euskadi sindikatuak, bestalde, ''zentzugabekeria honekin bukatzeko'' zenbat pertsona gehiago hil behar diren galdetu die gobernuei. Heriotzagatik atsekabea
agertu ondoren, UGTk adierazi du gertaera PPren Gobernuaren murrizketen ondorio dela, ''murrizketa horiek familiak porrotera eramaten dituztelako eta bankuak babesten dituztelako''.
Mario Iceta Bilboko gotzainak ere ''atsekabea'' agertu du Barakaldoko heriotzaren aurrean, eta egoera hauek saihesteko ''mekanismoak martxan jartzea'' eskatu du.
Rajoyren Gobernua
Mariano Rajoyren Gobernuaren izenean, atsekabea agertu du Fatima Bañez Enplegu ministroak, eta, PSOEk eta Gobernuak lortutako akordioaren esker, ''irtenbideak laster'' iritsiko direla gaineratu du. Bañezek esan du Rajoyren Gobernuak ''desjabetzeak ekiditeko neurriak hartzen lehena'' izan dela, eta, orain, ''neurri horiek berraztertu'' behar direla, ''oraindik, zailtasun egoeren aurrean, babes berezia ez duen herritarrik ote dagoen aztertzeko''.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorrak, bestalde, etxegabetzeak bertan behera uztea eskatu die, eskutitz bidez, banku eta kutxetako patronalei.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.