PPko hautetsien akreditazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25ekin gobernatzeagatik, EAJk PSE kritikatu zuela ekarri du gogora PPk

Aurrekontuak babesteko prest azaldu da Basagoiti, baina ez duela zatiketa planik onartuko ohartarazi du.
Iragarkia
"<img style=""float:left;margin:5px;"" src=""http://10.126.2.21/media/images/2012/11/12/736474/736474_pp_thumbnail.jpg""/><br/><strong>Acreditación PP akreditazioa eitb</strong>"
18:00 - 20:00
PPko hautetsiek Eusko Legebiltzarreko akreditazioak jaso dituzte

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentearen iritziz, EAEko hauteskundeen ostean EAJk "lehen minututik" bakarrik eta gutxiengoan gobernatuko zuela zekien. Ildo honetan, buruzagi popularraren ustez "ez da koherentea" PSE-EEri 25 legebiltzarkiderekin gobernatzeagatik kritika egin eta gero, orain 27ekin gobernatzea".

PPko 10 legebiltzarkideek akreditazioak jaso ostean, Basagoitik prentsaurrekoa eman du. Bertan, aurrekontuetan egonkortasuna lortzeko prest azaldu da, baina legegintzaldian EAJk zatiketaren bidea eta elkarbizitzaren esparru politikoan muturreko jarrera hartzen badu, aurrez aurre egongo direla ohartarazi du.

Aurrekontuak onartzeko EAJk beste alderdiei eginiko proposamenaren inguruan, PP "laguntza emateko" prest dagoela azaldu du, "arazo ekonomikoei irtenbidea emateko eta gazteen, langabetuen eta etxeak galdu dituztenen beharrak asetzeko".

Bestalde, PPren nahia "oposizioaren buru" izatea dela gaineratu du eta "arduratsu" jokatuko dutela azpimarratu du, krisia gainditzeko neurri ekonomikoak onartzeko prest.

Azkenik, ez dela Legebiltzarrean PPren bozeramailea izango zehaztu du, "popularren presidenteak ez duelako inoiz funtzio hori bete". Basagoitik, ordea, ez du argitu kargua zeinek hartuko duen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X