Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hollandek ukatu egin du Aurore Martinen atxiloketan eragin izana

"Ez nuen inolako agindurik eman'', esan du Frantziako presidenteak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Frantziak ez duela estradizioan zerikusirik izan adierazi du Hollandek

François Hollande Frantziako presidenteak ukatu egin du Aurore Martin Iparraldeko Batasuneko kidearen atxiloketan ''inongo eraginik'' eduki izana.

Frantziako Poliziak hilaren 1ean atxilotu zuen Martin Maulen, errepide kontrol batean. Ondoren, espainiaratu egin zuten.

"Ez nuen inolako agindurik eman'', esan du Frantziako presidenteak Eliseo Jauregian, agintaldian denetik eskaini duen lehenengo prentsaurrekoan.

Atxilotu ondoren, Paue udalerrira igorri zuten Martin, bertako apelazio auzitegiak Espainiak 2010ean kaleratutako euro-aginduari baiezkoa eman ondoren.

Espainiako Justiziak erakunde terroristako kide izatea egotzi dio Aurore Martini.

Hollandek azaldu duenez, errepide kontrol hori beste guztiak bezala egin zuten, ''ustekabekoa''. Halaber, jardunbideak jasotzen duena jarraituz, epaile aurrera eraman zutela azaldu du, eta hark espainiaratzea bideratu zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X