Jaurlaritza berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Maria Aburto, politika sozialetan aditua

Enplegu eta Gizarte Politiken arduraduna Bizkaiko Aldundiko oinarri nagusietako bat izan zen Jaurlaritzara heldu aurretik.
Juan Maria Aburto. EFE
Juan Maria Aburto. EFE

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua Bizkaiko Aldundiko oinarri nagusietako bat izan zen Jaurlaritzara heldu aurretik eta, 2012ko abendutik, giltzarria izan da Iñigo Urkullu lehendakariaren Eusko Jaurlaritzan ere.

Hain zuzen ere, Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramaile eta Presidentzia diputatua izan zen Urkulluren Gobernura iritsi aurretik.

Ordutik, Aburto Gizarte Gaietako sailburua izan da. Gaia ez zitzaion berria egin, azken legegintzaldian Ekintza Sozialeko diputatua izan baitzen. Sail horrek inoiz izan duen Aurrekonturik handiena kudeatu behar izan zuen.

Oro har, ondo ezagutzen du Aldundia, 90eko hamarkadaren amaieran iritsi baitzen horra, Funtzio Publikoko zuzendari gisa.

Aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzan ere aritu zen, Juan Mari Atutxa Herrizaingo sailburuaren lantaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X