Lopez: 'Aurrekontuetarako, aurretik diru-sarrerez hitz egin behar da'
PSE-EEk beti akordioetarako borondatea izango duela berretsi du Patxi Lopez alderdiko idazkari orokorrak ETBko Egunon Euskadi saioko elkarrizketan.
EAJk eskatuko duen kontu-ikuskaritza zerbitzuak akordio hori zail dezakeen galdetuta, beldurrik ez duela berretsi du Lopezek, baina Urkulluren taldeak "erabaki horrekin herrialdeko erakundeekiko mesfidantza erakusten du", gaineratu du. "Kontuak EAEko Kontu Auzitegiak, Ogasun Ministerioak, goi-kargudunek eta nazioarteko erakundeek ikuskatzen dituzte", azaldu du.
PSE-EEren idazkari orokorraren aburuz, aurrekontuek bi zutabe dituzte; diru-sarrerak eta gastuak. Ildo honetan, "beti gastua murrizteko eskatzen zaigu"; kritikatu du, baina "zergatik ez dugu diru-sarrerez hitz egiten? Aurrekontuak egiteko aurretik diru-sarrerez hitz egin behar da", defendatu du.
"Legebiltzarreko historian babes gutxienekin hautatu den Jaurlaritza berri honek krisiari aurre nola egingo dion erabaki behar du, oraingoz ez baitugu ezagutzen", adierazi du.
Bestalde, sozialistek eta EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan lortutako akordioaz mintzatu da. "Ez dugu arreta norekin izan den jarriko, zertan izan den baizik", azaldu du, "zertan izan den kontuan hartuta egin ahal izan da". Arabako eta Bizkaiko egoera azaltzeko ordea, "ez da erakundeen jasangarritasunean lagundu behar, herrialdearen jasangarritasunean baizik", gaineratu du.
Koordainketa
Aurreko Gobernuak harturiko bidearekin jarraitzea erabaki du Urkulluren taldeak lehen Gobernu bileran eta Lopezen iritziz, "logikoa da, autogobernua defendatu behar dugulako Rajoyren zentralizazio nahiaren aurrean, baita justiziagatik ere".
Ez du uste erabakiak beste erkidegoetako paperik gabeko etorkinak etortzera ekarriko duenik; izan ere, "beste erkidegoek erabaki bera hartzea espero dut", esan du.
PSE-EEren biltzarra
Euskal sozialistek urte hasieran egingo duten kongresua oso garrantzitsua izango dela uste du, "alde organikoa ez ezik, XXI. mendeko proiektu sozialista ere zehaztuko dugulako; hori da Europa osoan sozialistek egiteko dugun eztabaida", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.