Mintegik EAJri egotzi dio EITBk Erregearen mezua igortzearen ardura
Laura Mintegi EH Bilduko ordezkariak EAJri egotzi dio EITBk Gabon Gauean Erregearen mezua igortzearen ardura, “euskal herritarren borondatearen aurka”.
EAren egoitzan eginiko prentsaurreko batean, koalizioak “anakronikoa” den Erregearen emisioa antenatik kentzeko Legebiltzarrean eginiko ekimen guztiak atzera botatzea egotzi dio Mintegik EAJri.
Mintegik azaldu duenez, berak ordezkatzen duen koalizioak azken egunetan Legebiltzarrean eginiko ekimenak azaldu ditu, adierazpen instituzonala egin edo osoko bilkura bat deitu, adibidez.
Baldintza bakarra
Legebiltzarrak mezua igortzearen aurkako adierazpen bat egitea da Alberto Surio EITBko zuzendariak kateak mezua ez emititzeko eskatu duen eskaera bakarra.
Mintegiren arabera, “EAJtik etorri dira EH Bilduk eginiko ekimenek jasandako eragozpen arauemaile guztiak, eta horrek Legebiltzarra bezalako erakunde bat mutu uztea eragin du”.
“Gauzak argi eta garbi esan behar dira”, ziurtatu du koalizioko ordezkariak.
Kontzentrazioa EITBren egoitzan
EH Bilduk kontzentrazio bat deitu du EITBko egoitzan abenduaren 24rako. Erregearen mezuaren igorpena 2009. urtean hasi zen, Patxi Lopez Lehendakaritzara heldu zenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Andueza, polemikari buruz: "EAJk liskar artifiziala sortu zuen euskarari buruzko akordioa bertan behera utzi zuelako"
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.
Enplegu Publikoaren Legeari zuzenketak egiteko epea bukatuta, jarrerek elkarrengandik oso aldenduta jarraitzen dute
Azken orduetan, zuzenketak erregistratu eta beren jarrerak azaldu dituzte talde parlamentarioek, eta agerian geratu da zein urrun dagoen administrazioan euskararen etorkizunerako funtsezkotzat jotzen den legea erreformatzeko akordioa.
PPren ustez PSE-EE "plantak egiten dabil", eta kritikatu du euskara arloko politiketan "konplizea" dela
Laura Garridok EAJren eta EH Bilduren hizkuntza politikak babestea leporatu dio PSEri, eta enplegu publikoan euskarari buruz egindako erreformak kritikatu ditu.
PSE-EEk hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida gelditzea eskatu du, gero eta "polarizazio" handiagoa dagoelako
Sozialistek hizkuntza-indizeak legez blindatzea proposatu dute, arnasguneetan izan ezik, eta EAJren proposamenean "justifikaziorik gabeko gehiegikeriak" egon daitezkeela ohartarazi dute.