Legebiltzarreko 12 Batzordeetako 8 EAJk eta Bilduk zuzenduko dituzte
Legebiltzarreko talde ezberdinak parlamentuko batzordeak banatzeko akordio batera heldu dira. Itun horren ondorioz, EAJk lau batzorde zuzenduko ditu, EH Bilduk beste lau, PSE-EEk hiru eta PPk bat.
Zehazki, jeltzaleek Erakundeak, Segurtasuna eta Justizia; Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna; Giza Eskubideak, Berdintasuna eta Hiritarren Parte Hartzea; eta EITBren gaineko Kontrola batzordeak zuzenduko dituzte.
Bere aldetik, EH Bilduk Ingurugiro eta Lurralde Politika; Hezkuntza; Kultura, Euskera, Gazteak eta Kirolak; eta Bateraezintasun batzordeak kontrolatuko dituzte.
PSE-EEk 3, eta PPk 1
Horiez gain, PSE-EEk Ogasun eta Aurrekontu, Lanbide, Gizarte Politika eta Etxebizitza, eta Europear Gaiak eta Kanpo Ekintza Batzordeak zuzenduko ditu. PPk Osasun eta Kontsumo batzordea zuzenduko du.