Mintegi: 'Eskuinak bat datozenean, herritarrek dar-dar'
Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea kritiko agertu da EAJk eta PPk Arabako eta Bizkaiko aurrekontuen harira ixteko zorioan ei duten akordioaren aurrean, eta ez duela "itxura onik" iritzi dio. "Eskuinak bat datozenean, herritarrek dar-dar egin behar dute", ohartarazi du.
Bestalde, hezkuntzara eta osasunera diru gehiago bideratzea jarri du koalizio abertzaleak EAEko Aurrekontuak babesteko baldintza gisa.
Mintegik Onda Vasca irrati katean adierazi duenez, ez da "ilogikoa" ezkertiarrak "bat etortzea", ezta eskuinek ere hala egitea.
Horren ustez, eskuinek ez dituzte lehenesten herritarren "beharrizan handienak", ezkerrek ez bezala. Halaber, "kezkagarri"tzat jo du amnistia fiskalen eta elkarteen gaineko zergak jaistearen alde dauden alderdiek demagogikotzat jotzea aberatsen zergak igotzeko proposamena.
"Tankera horretako adierazpenak jendaurrean egiten badituzte, zer ez dute egingo aurrekontuak adosteko orduan?", galdegin du.