Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregeak abdikatu eta printzea trantsizioko buru izatea eskatu du PSCk

PSOE ez dator bat “inolaz ere” Pere Navarro PSCko lehen idazkariak egindako eskaerarekin, eta horren adierazpenak “guztiz desegokitzat” hartu ditu.
Pere Navarro
Pere Navarro PSCko lehen idazkaria. EFE

Pere Narro PSCko lehen idazkariak erregeak abdikatzea eta printzea "bigarren trantsizioko", eta "Espainiak behar dituen aldaketa sakonen eta modernizazioaren" buru izatea, eskatu du asteazken honetan.

"Errelebu lasaia izango litzateke, eta geure denboren beharrei erantzungo lioke. Hala izan ezean, herritar askok  sistema monarkikoa bera aldatzea tokatuko litzatekeela pentsatuko lukete, eta arrazoia ez litzaiekeela falta izango uste dut, denboran erreakziorik ez baldin badago", azaldu du ehunka enpresariaren aurrean, Bartzelonako Merkataritza Ganberan.

Navarrok “konbentzitutako errepublikanoa” dela gogoratu du, baina Juan Carlosek demokraziari eta Espainiaren ongizateari egindako ekarpena laudatu, eta “errege ontzat” hartu du.

Halere, Kataluniako sozialisten liderraren ustez, monarkiak "ezin dezake Espainiak behar dituen aldaketetatik kanpo gelditu", horregatik, Koroa "modernizatzera" eta "herritarrek egun eskatzen dituzten gardentasun arauak onartzera" gonbidatu du.

PSOEk erregearen abdikazio eskaera errefusatu du

PSOE ez dator bat “inolaz ere” Pere Navarro PSCko lehen idazkariak egindako eskaerarekin, eta horren adierazpenak “guztiz desegokitzat” hartu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X