Aurrekonturik gabe bada ere gobernatzeko eskatu dio Azkunak Urkulluri
Aurrekonturik gabe bada ere, gobernatzeko eskatu dio gaur Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Iñigo Urkullu lehendakariari. Bestalde, aurrekontuen eztabaidan oposizioko alderdiek azaldutako "erantzukizun eskasa" salatu du Azkunak.
Azkunak agerraldia egin du lehendakariarekin arratsaldean, Lehendakaritzan, bildu ostean. Lehendakaria egoera politikoa eta ekonomikoa aztertzeko bilera sorta egiten ari da.
Bilboko alkateak bilera "oso atsegina" izan dela esan du. Bilboko Udalean alkate gisa aurreneko lau urteetan hartu zuen eskarmentua azaldu dio Azkunak lehendakariari; izan ere, agintaldia aurrekonturik gabe bete zuen. Aurrekontu barik gobernatzea posible da, baina "makina bat egur" jaso zuen, alkatearen ahotan.

Lehendakariak Bilboko alkatea hartu du Lehendakaritzan. Argazkia: EFE
"Herri honek agintea behar du, aurrekontuarekin askoz hobe, aurrekonturik gabe okerrago, baina gobernatu behar da, nire iritzia da", esan du. Sindikatuak eta alderdi politikoak "itsu baldin badaude, eta lehendakariari sorbalda ematen badiote", Urkulluk "duenarekin" gobernatu beharko duela adierazi du Bilboko alkateak.
Azkunaren hitzetan, oposizioak aurrekonturik gabe lau urte izan zuen Alkatetzan, eta egun guztietan "direnak eta ez direnak" eskatu zizkion, baina gaur gehiengo absolutua du.
Arte Ederren Museoa eta metroa
Azkunak azaldu duenez, Bilboko metroaren hirugarren lineako lanak geldituko ez direla baieztatu du Urkulluk, nahiz eta "beharbada aldaketa tekniko batzuk egin".
Aurreko Eusko Jaurlaritzak Arte Ederren Museoari zor dizkion 200.000 euroak ordaintzeko eskatu dio alkateak lehendakariari.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotura duelakoan
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta kolpatu zuten Estafeta kalean, katle fisikorik eragin gabe. Mayak gertakaria salatu zuen, eta ustezko egilea atxilotu dute orain, segurtasun-kamerak aztertu ondotik.
Zapatero Auzitegi Nazionalera iritsi da, inputatu gisa deklaratzeko
Espainiako Gobernuko presidente ohiak Plus Ultra auzian deklaratu behar zuen hasieran, baina azkenean bulegoan atzeman dizkioten bitxiengatik ere egin behar du.
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.